argia.eus
INPRIMATU
"Inguru bat behar da sortu, bertsoa eskatzen duena"
1991ko martxoaren 17a
J.L. Harinordoki "Laka", bertsolaritzan sartua dagoenari elkarrizketa
"Inguru bat behar da sortu, bertsoa eskatzen duena"
ARGIA. Noizko Iparraldeko bertsolarien erreleboa?
J.L. HARINORDOKI "LAKA". Ikastoletan ibiltzen gara bertsolaritza irakasten bait dakigu berau salbatzeko behar ditugula gazteak moldatu. Zenbait urte baditugu horretan eta uste dut berri on bat badugula: Urko Artxutegi Urruñar gazteak hamasei urtez aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hartuko du.
Aipatu nahi dut abertzale munduko jendeak, ikastoletako gurasoek, behar dutela ihardetsi interes bat jarriaz bertsolaritzan gazteak aterako badira. Kirola baino ez bada helburutzat jartzen ez da beinere horrantz joko. Inguru bat behar da sortu bertsoa eskatzen duena, horretarako senisibilizazio lan bat egin behar da. Gaurko egunean badira tresnak bai horretarako bai bertsolaritza erakusteko. Bide hori hartzen bada urte asko baino lehen gazte mordoa izanen ditugu.
59


GaiezKulturaBertsolaritBesteak
PertsonaiazHARINORDOK1