argia.eus
INPRIMATU
"HAEOk inmobiliaria eta banketxeen interesak zaintzen ditu"
1991ko martxoaren 17a
Bilbo Zaharreko "Bihotzean" auzo elkarteko partaide den Angel Lucariniri elkarrizketa.

Angel Lucarini, "Bihotzean", Bilbo Zaharreko auzo elkarteko partaidea:
"HAEOk inmobiliaria eta banketxeen interesak zaintzen ditu"
ARGIA: Zer diotsu Hiri Antolaketaren Egitemu Orokorrak?
ANGEL LUCARINI: Egitamu orokor baten zeregina komunitatearen arazo urbanistikoak konpontzea bada, plangintza honen bidez planteiatzen dena da plusbalien sorkuntza sistimaren iraupenerako. Ekipamendu mailan hiri defizitario bat jauransteaz gain (orube libre, kirol gune, osasun eta asistentzia mailatan besteak beste) toki guztietan etxez gainezka dagoen hiria eskuratu dugu. Dauden orube erabilgarri bakarrak antzinako mehatzak eta portuaren baitan zeuden mollak dira; portua Abrarantz atera denean eta industri suntsipenaren arauera geratu direnak.
Plangintza Orokorrak diktaduratik datozkigun akatsak konpondu beharko lituzke, baina helburua ez da hori, antzinako politikari dakie, orube berriak plusbalia sortzeko alegia. HAEOk inmobiliaria eta banketxeen interesak defenditzen ditu, baina irudia gordetzeko eta jentea ixilarazteko barrutiko anbulategiak -ezta auzoak ere- zabalduko dituzte. Diru publikoaz sare urbanoa birmoldatuko da, erabili gabe geratzen diren lur eremuetan eraiki eta plusbaliak lortzeko.
Miribilla eta Mina del Morro bitartean eta Deustuko kanalaren gainean eskalestrix tankerako errepide erasokorrak eraikiko dituzte, baina azpiegitura hauek hirian orekatuago egon beharko lukete. Oraingo bidegintza egitamua luza arazten digute, ez da jotzen hiria ibiltzekoa izan dadin.
Ezinbestekoa da bertoko eta bisitarientzako aparkaleku politiko publiko bat egitea. Badira frankismotik datozen aparkaleku pribatuak administrazioak berreskuratu beharko lituzkeenak. Bestalde, ezinbestekoa da garraio publikoa hobetzea, jenteak ez dezan hiri barnean kotxez ibili beharra.
A. Garraioetan Bilboko metroa ere hartu behar dugu kontutan...
A.L. Bilboko metroaz hitzegiten da eta ez da horrela. Behe Nerbioiko tren garraioa da, Santurtzi eta Plentziatik Basauriraino. Bilboko auzoak berdin berdin geratzen dira beraien arteko eta erdiarekiko komunikazioei dagokienean. Metroa egun dauden lineen hobekuntza besterik ez da. Eskuinaldeko trenak ez ditu hobakuntza handirik; ezkerraldean egungo trenbidea libratu nahi dute portuko merkantzaiak garraiatzeko. Hemen benetako galdera da ea nork ordainduko duen dirutza hori, eta ea dirurik daukagun horretarako. Berriz ere besteen arazoak diru publikoaz konponduko dituzte.
Mahai gainean jarri behar dira arazo guztiak dauden lehentasunak aztertzeko, eta hor auzoen beharrak ere jarri. Etxadi ikurrak (erakusketa jauregia, teknikaren museoa etab.) ondo daude baina lehentasuna auzoetako gabeziak konpontzean dago.
Egunetik egunera egitamu partzialak aldatzen dituzte negozio pribatuak egiteko. Hau da Dolaretxeko ibarrean gertatu dena, hemen 700 aparkaleku eta merkatal gune bat eraiki nahi dute, gune berdea eskatzen duten auzokideen eritziaren kontra.
A. Etxebizitzarena arazo garrantzitsua da...
A.L. Egitamu osoarekin bat dator etxebizitza planteiamendua, plusbalia gehiago ematen dute goi mailako etxeak babes ofizialpekoak baino. 17.000 etxebizitza hutsik egonik 13.550 etxe berri eraiki nahi dute. Ez da jotzen etxe zaharrak berregokitzera, berriak eraikitzera baizik, hori egungo populazioa murriztuz doanean
Iñaki Uriarte
25

GaiezGizarteaAzpiegituraHirigintza
GaiezGizarteaHerri mugimAuzo elkart
PertsonaiazLUCARINI1