argia.eus
INPRIMATU
Xabi Nabarro: «Trikitixaren mundua oso murritza da»
1991ko martxoaren 10
Xabi Nabarro, irratiko lankideari elkarrizketa
Xabi Nabarro: «Trikitixaren mundua oso murritza da»
Trikitixak badu bere irratsaioa "Egin Irratian" astean behin. Irrati berean teknikoarenakin bat eginaz, igandeetan ere Xabi Nabarrok soinu txikiaren hotsaz lan egiten du, bere bizitasunez ordu bete mamitsua betez.
ARGIA. Tríkitixak bizi duen «boom»az hitzegiten da, haina «boom» guzien ameskaiztoa gainbehera da.
XABI NABARRO. Egia da jende askok dioela trikitixak "boom" bat bizi duela ikasten ari den ume piloagaitik. Egia da baitaere jendea 88ko Txapelketa ezkeroztik gehiago arduratzen dela. Dena den «boom» batez hitzegitea arriskutsua duk, bai bait da jende bat, klasizista deitua, trikitixaren eboluzioa begi txarrez ikusten duena, eta bestalde kontzeptu horrek berarekin beranduxeago etorriko den gainbehera zekarkik lotuta. Hargatik derizkiot ez dela egokia horretaz hitzegitea.
A. Bi urtetik honera trikitixak gazte jendeagan izugarrizko erakarpen indarra hartu du. Zer duk esatekorik horretaz?
X.N. Neroni ere 88ko Txapelketatik aurrera hasi ninduan trikitixari zaletzen. Txapelketa hontararte lozorroan egon huen, baina orduan figura batzuk sortu eta berauen eskutik etorri uhen iskanbilak berpiztu egin duela dirudi. Guzti honek trikitixaren eskolen sorrerarekin kointziditu dik, gaurko egoerara iristen garelarik honela. Dena den "boom" bat ez dugula bizi esaten darrait.
A. Bere berbizkunde eta guzti, ez al duk gehiegi astean ordubete trikitixarentzat? Gala bukatzeko arriskua egon zitekek.
X.N. Bai, arazo hori sortu zaidak. Trikitixaren mundua oso murritza da, honen lekuko hogeitapiko disko baino ez egotea duk. Gertatu ohi zaidak ez jakitea programa nola hornitu. Irteera lan gehiago egitea izango litzateke, baino ni tekniko ere banauk emisora honetan, eta ezin...
A. Gatza piska bat ematen ere saiatzen haiz hire saioan.
X.N. Bai, trikitixa berez alaia da, eta gauza gutxi daudenez pozgarriak tristura ahaztu baino beronen gainetik jartzeko gatza eta xinpatia piska bat ez zetoztek beinere gaizki.
EÑAUT APAOLAZA ALBERTO IRAZU
61


GaiezKomunikabidIrratiaEgin Irrati
PertsonaiazNABARRO2
EgileezAPAOLAZA1Komunikabid
EgileezIRAZU1Komunikabid