"Bizitzari etekin handiena ateratzeko apostua bota dut"
1991ko martxoaren 10
Patxi Ezkiaga, "Euskal requiem"eko testuen idazlea
"Bizitzari etekin handiena ateratzeko apostua bota dut"
ARGIA. Zer ardatz hartu dituzu kontuan libretoa idazteko orduan?
PATXI EZKIAGA. Normalean requiem-ak benetan etsigarriak eta dardarakorrak izaten dira. Hau, berriz, beste alde guztiz diferente batetik ikusia dago. Azpian filosofia bat dago, baina ez bizitzea tokatu zaigun mundua arbuiatzen duena, alderantziz baizik. Duguna onartuz, iturrietarantz jo nahi duen filososfian oinarrituta dago.
Ezin ditugu inola ere baztertu gizonari buruz dauden filosofiak, 68tik honantz, posmodernitatearen filosofia ezin dugu baztertu. Eta filosofia honek batez ere aipatzen dizkigun gauzak hauexek dira: alde batetik, "Jainkoa hil da" deiadarra, eta bestetik gizonari gizonari erabateko askakuntza eskaintzen zioten errelato handiak ere hilak daudela. Batetik, demokraziak eta liberalismo ekonomikoak porrot egin dute, garbi dago ez dutela gizona salbatu. Aldi berean, arrazionalismoak ere ez du inor askatu, batez ere Bigarren Gerra Mundialaren esperientzia kontuan hartuta. Bestalde, Marxismoak, benetan erroko askatasuna lortzeko doktrina bezala, porrot egin du. Hori kontutan hartu ondoren, bi aukera neuzkan. Antzinako estiloa hartu eta requiem bat egitea, etsituko gizonarentzat inolako esperantzarik eskaintzen ez duena, edo, bestela, nolabait gizonaren hastapenetara jo eta egunsentiaren filosofiaren barruan koka daitekeen zerbait idatzi.
A. Zer esan nahi duzu egunsentiaren filosofia terminoarekin?
P.E. Gizonari zer gelditzen zaio? Bere barneko munduan sartu, barne indar horiek eskain diezaioketen mundu magikoa eskuetan hartu, eta bizitzari ahalik eta etekin handiena atera. Egunez egun bizitzen saiatuz. Hori da egunsentiaren filosofia.
48