argia.eus
INPRIMATU
"Singleak saldu ahal izateko banaketa alternatiboa antolatu behar izaten da"
2007ko otsailaren 21a
Javi eta Txeroki, Basati Diskak firma independientearen arduradunak:
"Singleak saldu ahal izateko banaketa alternatiboa antolatu behar izaten da"
ARGIA. Zergatik hasi zineten singleak argitaratzen?
BASATI. Merkeago zelako. Konpainia independienteari disko handiekin hastea garesti egiten zaio. Gainera produkzio horrekin plazaratuko den taldeak izango duen harrera ikusteko hobea da singlea edo Ep-a.
A. Hori al da erabiltzen duzuen formato bakarra?
B. Bai. Ezer grabatu ez duen talderen bati plazaratu izan diogu Lp-a, baina taldeak denbora asko daramalako musika munduan. Prozesu kontu bat besterik ez da. Hasteko disko txiki bat kaleratzen duzu, gero beste bat,... eta azkenik Lp-a. Talde "zaharrekin" ezin duzu prozesuaren lehenpausotik hasi. Dena den, hasi berriei nahikoa zaila egiten zaie Lp-a egitea.
A. Zein da singlearen prozesua?
Lp-arena bera, baina txikiagoa denez, kontuak aterata, Lp-a baino garestiagoa izaten da. Egia esan oso diru gutxi irabazten da singleekin. Horrengatik egiten dira gero eta gutxiago. Estudiotan bi kantu grabatzeko lau egun behar dituzu pasatu estudioetan, eta diru asko da. Mozketa, Lp-arena baino merkeagoa da. Hemen ez dago fabrikarik horretarako, guk Madridera bidaltzen ditugu.
A. Single bakoitzetik zenbat ale egiten dituzue?
B. 1.000 normalean, ez, ordea, beti, diruaren arabera. 2.500 salduz gero emango luke dirurik.
A. Nola egiten duzue promozioa?
B.Zaila izaten da hori. Irrati askok ez dizkigute jartzen, irrati saio espezializatuetan ez bada. Denda askotan hartu ere ez dizkigute egiten, ez bait dute dirurik ematen: baina musika ez da diru eta negozio bakarrik, bada besterik ere. Guk denedetatik aparte, gaztetxe, taberna eta antzekoetan saltzen dugu. Singleak saltzeko banaketa alternatiboa antolatu behar izaten da.
A. Inportazioari ere ekin diozue...
B. Kanpokoa ez da hemengo egoera bezain latza. Taldeen lehen lana singlea da leku askotan. Alemanian, Estatu Batuetan eta Inglaterran single mordoa dago. Kritiketan irakurri izan dugu talde askok single ona kaleratu arren gero Lp-a kaskarra egin duela.
51

Gaiez\Kultura\Argitalgint\Argiteletxe\Basati Disk
Gaiez\Kultura\Musika\Argitalpena\Disketxeak