Gorka Etxebeste, irratiko lankideari elkarrizketa
Gorka Etxebeste: «Irratiaren abantaila azkartasuna da»
Irrati mundua ondo ezagutzen berezia duena somatzen zaio berriketan diharduela. Sarri kaleko gertakizunen berri zuzenean ematen ibilia, Euskadi Irratiko informatiboetako gazte honi tokatu zaio oraingoan gure ataltxo honetarako txanda.
ARGIA. Golkoko gatazka dela eta asko aldatu al da informatiboetako orain arteko martxa eta dinamika?
GORKA ETXEBESTE. Krisialdi hasierako puntu kritikoa izan zenean orduero emititzen aritu ginen, horretaz gain Estatu Batuak eta beste zenbait lekuetan ere konexioak eginez. Gatazka hasierako lehenengo egunetan erasoen berri emateko ohizkoak baino ordu dexente gehiago egin genituen egia esan. Orain, lur erasoa gertu denez, horretarako prestatzen ari gara. Ikusi egin beharko da zer gertatzen den, baina hala ere ez dut uste informatiboetako eguneroko martxa gehiegi aldatuko denik.
A. Krisialdiko Iehenengo egun horietan gainera irratietatik emandako berriak izan ziren etxeetara ailegatutako lekuko azkarrenak, oraingo honetan telebisten aurretik ibili zarete ere...
G.E. Irratiak momentuko gertakizunaren berri berehala eman dezake, eta telebistetan berriz, montaia askosez zailagoa da. Irratiaren abantaila azkartasuna da, atentatu bat dela esate baterako, hori gertatu eta bost minutura bertatik berri eman ahal da. Prozesua telebistan baino arinagoa da eta programazioa ere moldagarriagoa. Irratiak beti beteko du momentuko notiziaren dagokion lekuari.
A. Baina horretarako medio egokiak behar dira, zein da zuen egoera hauei dagokionean?
G.E. Guk nahi baino askosez gutxiago dira noski. Emisora publiko guztietan antzeko zeozer gertatuko dela uste dut, medio falta alegia. Guk behintzat denetatik behar dugu gehiago, kotxeetatik hasi eta unitate mugikorretaraino. Dena den, dauzkagun medioak kontutan hartuta produktu ona eskaintzen dugula esango nuke nik. Nahiz eta lana buru belarri egin gauzak ez dira nahi moduan ateratzen askotan, ezin delako. Produktua hobetzeko denok jarri behar dugu gure aldetik, bai geuk eta baita goikoek ere.
A. Alde horretatik nahiko jende al zarete informatiboetan? Zenbat lagun zarete hor diharduzutenak?
G.E. Ezingo nizuke jende kopuru zehatza esan, baina nahiko handia da. Izan ere aste osoan zehar hogeitalau orduz aritzen gara informatiboak egiten eta laguntza dexente eskatzen du horrek. Ez ditut kalkuluak atera baina hogeitabost bat lagun izango gara hemen ari garenak.
EÑAUT APAOLAZA ALBERTO IRAZU
69
GaiezKomunikabidIrratiaEuskadi irrEsatariak
PertsonaiazETXEBESTE3
EgileezAPAOLAZA1Komunikabid
EgileezIRAZU1Komunikabid