argia.eus
INPRIMATU
Txomin Heguy: "Azken lana «galarrotsan»n oinarritzen da"
Ritxi Lizartza 1991ko otsailaren 24a
Bordaxuri antzerki taldeko Txomin Heguyrekin
Txomin Heguy: "Azken lana «galarrotsan»n oinarritzen da"
ARGIA. Urte betez «Gure ctxeko idiak eta orgak» antzeztu eta gero, zertan ari zarete lanean?
TXOMIN HEGUY. Hiru hilabete daramatza Bordaxuri taldeak lan berriaren prestaketan. Estreinua Donibane Garazin izango da, apirilaren 14ean.
«Berantenaz seietan» Marc Perrier idazle frantziarraren idazki baten itzulpena da. Garai batean, ohitura hedatua zen, herriko norbaitek bide txarretik jotzen zuenean, jendeak kaleetan barrena ontziez zarata handia sortzea. Eta azken lana Galarrotsa deitzen dugun tradizio honetan oinarritzen da. Bi antzezlek bakarrik hartzen dute parte. Suspentsea, giro poliziakoa ... Antzerki-eskolaren koprodukzioari esker, muntaian laguntza jasotzeaz gain, eskolaren Zorroaga gainako egoitzan obra astebetez landu ahal izango dugu, eta hilaren 27an lan antzezpena izango da.
R. LIZARTZA
57


GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakBORDAXURI
GaiezKulturaAntzerkiaJardunaldiaGalarrotsak
PertsonaiazHEGUY1
EgileezLIZARTZA2Kultura