argia.eus
INPRIMATU
"Bertsozalea gero eta adituagoa da"
1991ko otsailaren 24a
Euskal Herriko Bertsolari Elkarteko idazkaria den Jexux Muruari elkarrizketa.

Jexux Murua, Euskal Herriko Bertsolari Elkarteko idazkaria
"Bertsozalea gero eta adituagoa da"
ARGIA. Iazko datuak ikusita, nabarmena da bertsolari batzuk eta besteen arteko desorerka, bertso saioei dagokienez. Non daude zure ustez arazo horren arrazoiak?
JEXUX MURUA. Nik bertsozale bezala hitzegingo dizut. Guk adibidez Altzon urtean saio bakarra antolatzen dugu, eta jakina, onena nahi izaten dugu. Beti saiatzen gara urtero berriren bat edo sartzen, baina jendeak espero duenari ere kasu egin behar zaio. Bertsozalea gero eta adituagoa da, eta badaki bertso ona noiz ematen zaion eta noiz ez. Beste alor askotan ere antzekoa gertatzen da, futbolean edo pilotan, enpresarioak saiatzen dira berri batzuk bultzatzen baina puntakoak dira gehien agertzen direnak.
A. Zer bide egon daiteke atzetik datozenak aurrera daitezen?
J.M. Lehendabiziko lana norberarena da. Bertsolariak konsziente izan behar du zein maila eman dezakeen. Zenbait plazatara joanez gero, ez dio mesede handirik egingo; plaza asko eta asko galdu egingo ditu gainera. Baina bigarren mailan iraunda ere estankatzeko modua da. Zubiak egiteko modua bilatu behar da.
A. Elkarteak agian zerbait egin dezake.
J.M. Elkarteak egiteko duen bakarra berak antolatutako saioetara mugatzen da, baina Elkartearen egitekoa ez da saioak antolatzea, hasieratik esan genuen eta bertsolariek ere horrela ikusten dute. Gomendioak eman daitezke, baina azkeneko erabakia tokian tokiko antolatzaileak dauka.
Josu Landa
46

Gaiez\Kultura\Bertsolarit\Elkarteak\Bertsozalee
Pertsonaiaz\MURUA4