argia.eus
INPRIMATU
«Elkarteak diru publikotik mantendu beharko luke»
1991ko otsailaren 17a
Imanol Lazkanorekin Euskal Herriko Bertsolari Elkarteaz
«Elkarteak diru publikotik mantendu beharko luke»
ARGIA. Joan den Otsailak 2an Euskal Herriko Bertsolari Elkartearen Batzar nagusia egin zenuten Lesakan. Bertan presidente lanetarako aukeratua izan zinen berriz ere. Zeintzuk dira etapa berri honetarako elkarteak dituen asmo eta proiektuak?
IMANOL LAZKANO. Alde batetik Arantxa Mariskal diseinatzen ari den elkarteko artxiboa aurtengo udarako bukatua nahi genuke izan. Bestetik Juanito Dorronso egiten ari den doinuen katalogoa ere hor dago. Hala ere, nahiz eta dagoeneko zortzirehun bat doinu jasoak dituen, lan asko emango du horrek oraindik, bi mila inguru bait dira guztira. Horretaz gain, besteak beste, ikerketa lanetan dihardugu ere bertsolariok zein ikuslego mota dugun eta zein gunetan mugitzen garen jakin asmoz
Diru sarrerei dagokionez Eusko Jaurlaritza, Diputazio, Aurrezki Kutxa eta abarrekin harreman sarea sendotzeko asmotan gara. Orain arte, txapelketaren bat medio edo, azken orduan beti diru eskean eta ibili izan bait gara eta gure ustez elkarte honek diru publikotik beharko bait luke mantendu gehienbat.
59


GaiezKulturaBertsolaritElkarteakBertsozalee
PertsonaiazLAZKANO1