argia.eus
INPRIMATU
Joseba Igarabide: «Irrati profesionala libreen izpirituarekin»
1991ko otsailaren 03a
Joseba Igarabiderekin Xorroxin Irratiaz
Joseba Igarabide: «Irrati profesionala libreen izpirituarekin»
Ezaguna izenez, baina hortik aurrera ez genuen bere berririk lizentziarik eskuratu ez zuela baino. Egoera ezegonkorra izan arren, gogoz beteta dagoen proiektua dugu Elizondoko "Xorroxin Irratia". Ixil araziko ez duten esperantzak bizirik dirau oraindik.
ARGIA. Zein programa klase egiten dituzue?
J. IGARABIDE. Denetik. Goizetan, bederatzietatik hamaiketarat, ikastetsei buruz aritzen gara. Hamaiketatik aurrera magazine erara egiten den saioa dago eguraldiari aipamen eginaz, kontsumoari, dedikatoriak... Hamabi t'erdietan informatiboa izaten ahal dena hasten da. Inguru honetako pertsonaiaren bati elkarrizketa dator gero eta jarraian herrietako berri. Hortik aurrera haurrentzat programak, eguneko gaiak eta musikak betetzen dute arratsaldea.
A. Zer dela eta irratiak duen arrakasta?
J.I. Informatiboak izugarrizko garrantzia du, batipat bertako berriek hau nahiko gaizki komunikatuta bait dago, eta jendeak gutxi irakurtzen duenez gauzak jakiteko irratira jotzen du. Bertako gauzetan espezializatzen gara hemengo biziari segimendua eginaz.
A. Zer jendek entzuten du irratia?
J.I. Hasiera batetan gazte jendeak entzun ohi zuen, orain helduek gehiago aditzen dute. Gaztetxoentzako saioa egiten dugu, baina gazteekin hutsune bat dugu nahiz eta harremanak oso onak diren. Hori zuzendu nahiz programa berriak hauei zuzentzekotan gaude.
A. Garai batean beraz irrati libre bat bezala funtzionatu zuen, baina orain dirudienez etapa berri batean dago...
J.I. Bai, hala da. Orain profesional mailara salto egin nahi dugu, dena den irrati libreen gauza onak ez ditugu galdu nahi eta horrela jarriko dugun kontrol bakarra kalitatearena izango da. Honen erakusle arratsaldeko programazioa aldatu eta bertan gazte talde desberdinek parte hartzerik izango dutela da.
A. Lizentzien banaketatik at geratu zarete. Zer asmo duzue horren aurrean.
J.l. Bere garaian gogorki salatu genuen, baina horretaz aparte erantzun handi bat egon zen neurri horren aurka. Hori dela eta badirudi nafar gobernuak bai guri bai Euskalerria irratiari lizentzia bideratu nahi digula, ez dago ezer segururik halere. Guk hori neurri bateraino sinesten dugu, eta horrela inbertsio batzutan hasi gara maila profesionalera iristeko. Alderdi horretatik gizarte osoak eman digun laguntza eskertzekoa da.
A. Orduan zer perspektiba duzue dirulaguntzen aldetik
J.I. Oraingoz ez dugu inongo subentziorik jaso, baina itxaropena badugu iasotzeko.
EÑAUT APAOLAZA ALBERTO IRAZU
69


GaiezKomunikabidIrratiaBesteak
PertsonaiazIGARABIDE1
EgileezAPALATEGI2Komunikabid
EgileezIRAZU1Komunikabid