Mikel Londorekin Getxoko Udal Irratiari buruz
Mikel Londo: «Herriaren zerbitzuan dagoen udal irrati bat gara»
Getxoko Kultur Etxearen azkenengo pisuan Getxoko Udal Irratia dugu. Bertan, hiru estudio, auditorium bat eta bi erredakzio geletan Getxoko informazioaren berri ematen saiatzen diren lagunekin hitzegin dugu.
ARGIA. Zein paper betetzen du Udal Irratiak Getxon?
MIKEL LONDO. Oso paper garrantzitsua betetzen du. Gure helburu garrantzitsuena informazio lokala ematea da. Jendeari interesatzen zaio bere inguruan gertatzen dena eta gure funtzioa ahalik eta lasterren informazio hori botatzea da.
A. Oso zaila da albiste lokalak lortzea.
M.L. Ez. Kontutan izan behar dugu Getxok 80.000 biztanle dituela eta Bizkaiko herri garrantzitsu bat dela. Ez dugu informazioa bilatu behar, informazioa sortzen da. Adibidez, Getxon hamaika ekitaldi antolatzen dira. Ohizko informazio iturriak ere baditugu: Udaltzaingoa, Ertzantza, Epaitegiak, Kultur Etxea eta Udaletxea.
A. Zenbat pertsona zaudete lanean?
M.L. Albistegietan bost pertsona gaude, beste bi kirol saioak egiten, hiru tekniko eta zenbait pertsona berri etorriko dira radio formula egiteko. Kopurua oraindik ez dago zehaztuta. Momentu honetan «inpas» egoera baten gaude, gure programazioa ez dago finkatuta.
A. Momentu honetan nolakoa da zuen programazioa?
M.L. Lau informatibo nagusi ditugu, bi erderaz eta beste bi euskaraz, eta orduro flash informatiboak. Bestalde, kirol saioak eta kultur saioak ditugu. Ostegunetan gazteei zuzendutako saio bat dugu eta hilero Caracas-eko Eusko Deia Irratiarekin programen elkartruke bat egiten dugu.
A. Talde herritarrek parte hartzen dute Getxo Irratian?
M.L. Momentu honetan ez dago horrelakorik. Dena den, udal mandatarien helburu bat hauxe da, herriko talde desberdinak parte hartzea Udal Irratian.
MYRIAM GARTZIA
61
GaiezKomunikabidIrratiaMosku irrat
PertsonaiazLONDO1
EgileezGARTZIA3Komunikabid