«Ezin dugu honela jarraitu, pake bat jarri behar da»
1991ko urtarrilaren 20a
Jose Miguel Etxetxikia, Azpirozeko alkatea, Irurtzun-Andoain autobideari buruz
Jose Miguel Etxetxikia, Azpirozeko alkatea
«Ezin dugu honela jarraitu, pake bat jarri behar da»
ARGIA. Azpirozeko herriak zer dio autobideari buruz?
J.M. ETXETXIKIA. Hasieratik, alegazioak egin zirenean, ezetz esan zitzaion proiektuari. Baina mendiko sailak kendu dizkigute eta... ikusita zein den nafar gobernuaren jarrera, erabat itxia, arrazoitzearen kontrakoa, hortxe gabiltza, obrak hasi direlarik, beste erremediorik ezean, herriarentzat mesedegarri izango diren zenbait neurri har ditzan presionatzen instituzioak. Esan nahi da, autobidea egingo badute, gure sailen truke urak, kaleak eta herriko etxearen arazoa konpon ditzatela. Ez dugu askorik eskatzen baina halere ez zaigu inongo kasurik egin orain bitartean, eta noski, gu ez gaude txeke zuri bat ematearen alde, ezta pentsatu ere!
A. Beste erromediorik ez duzuela diozu, baina beharrezkotzat jotzen al duzue Irurtzun-Andoain autobidea?
J.M.E. Argi utzi behar dugu Azpirozen bizi den inork ez duela autubide hori nahi. Guk ez dakigu zein den soluzio hoberena eta txarrena, hor beste saltsa hori dago, politikarena. Bere garaian Irurtzuna ekarri zen autobidea ez buru ez hankarik gabe eta horri salida ematea dutela helburu ikusten da. Nik esaten diet Koordinakundekoei bere proiektua duela bi urte aurkeztu izan bazuten... baina orain bazterrak oso puskatuta daude eta zail samarra iruditzen zait atzera egitea.
A. Nondik antzematen duzu etor daitekeela gaur egungo egoera aski nahastu honen irtenbidea?
J.M.E. Guk argi esan dugu behin eta birritan mintzatu behar dela, pake bat jarri behar dela. Ezin dugu honela jarraitu... Gure kasuan, nafar gobernutik poteredun jenderik ez da inor azaldu herrira, polizia bakarrik, ez dakit zeren beldur diren!
B. Artola
11