argia.eus
INPRIMATU
Eneko Olasagasti: «Umorea gauza itzulezinetako bat da»
2021eko uztailaren 19a
Eneko Olasagastirekin umoreaz
Eneko Olasagasti: «Umorea gauza itzulezinetako bat da»
Umore mundua ondo ezagutzen duena antzematen zaio. "Bi eta Bat" telesaioaren gidoilari eta zuzendari, esperantzaz ikusten du programa berriak hasitako bidea.
ARGIA. "Bi eta Bat" umore saioa izaki zeintzuk dira zuen umore klabeak?
E.OLASAGASTI. Forma edo itxura aldetik ingeles tankerakoa da, umorea aurkezteko modua bai behintzat. Umore berari dagokionez, pertsonaiak situazio parregarri konkretu batetan kokatzea gustatzen zaigu. Umorea situaziotik sor dedin eta ez "gag" edo txiste gutxi batzu medio.
A. ETBko programazioan umore saio ugari ikus ditzazkegu. Zer dela eta umore gose hori?
E.O. Umore saioak baino umore zipriztinak dituzten programak direla esango nuke nik. Umorearen bitartez jendea errazago erakartzen delakoan jarriko dituztelakoan nago. Baina hori ez da gure kasua, gu betidanik mugitu izan gara esparru honetan.
A. Lehen ingeles eredua aipatu duzu, zein da zuek eredu horri egiten diozuen aportazioa?
E.O. Gu hemengoak izanik eta telesaioa euskaraz eginikoa izanda, badago jarreratan eta hainbat gauzetan halako gauza bereziren bat. Ez nuke "euskal umorea" bezala definituko baina antzeko zerbait da. Umorea gauza itzulezinetako bat da.
A. Erderara itzultzekoak omen zarete ba...itzulpenan ez al du grazia galduko?
E.0 Bai gauza batzutan galduko du. Aktoreak euskal hiztunak dira eta askosez hobe moldatzen dira euskaraz erdaraz baino. Halare gure asmoa itzulpenak haiek egitea da.
A. Programa Euskal Herritik ateratzeko asmoa omen dago. Lehenengotakoak izango zarete gure mugetatik irtetzen...
E.O. Oso ondo iruditzen zait. Hemen ere gauza onak egiteko moduan gaudela erakutsiko du horrek beti gizarajo batzuk bezala tratatu bait gaituzte. Lasaitasun pittin but ere emango digu hurrengo lanetarako.
EÑAUT APAOLAZA ALBERTO IRAZU
61


GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBuzendariak
GaiezKomunikabidTelebistaETBGidoigileak
PertsonaiazOLASAGASTI2
EgileezAPAOLAZA1Komunikabid
EgileezIRAZU1Komunikabid