Euskal Dantzarien Biltzarreko Jose Jabier Abasolo "Tiliño"ri elkarrizketa.
Jose Jabier Abasolo: "Dokumentazioa biltzeko leku egoki bat jarri beharra dago"
Durangoko Liburu eta Diska Azokara 9 urteroko bisitaldia egin eta Euskal Dantzarien Biltzarraren stand-ean Jose Jabier Abasolo 'Tiliño' iurretarra beste batzuekin aurkitu genuen. Bizkaian dabiltzen haizeen berri jakiteko aukera aprobetxatu genuen.
ARGIA. Nola ikusten duzu gaur egungo egoera Dantzarien Biltzarrean?
TILIÑO. Federazio mailan ez dago arazo nagusirik, Arabako federazioarekin dagoena alde batera utzita. Hutsune handi bat dokumentazio mailan ikusten dut. Jende asko etortzen zaigu materialaz galdetzen eta gauzak eskatzen: aldizkariak, liburuak, argazkiak, e.a. Hori dena toki egoki batean bildu behar dugu. Hutsune hori ezin daiteke horrela utzi, unibertsitatean edo federazioan edo beste toki batean bete behar dugu. Dirua eta jendea behar da zerbitzu hori osatzeko.
A. Eta haurrekin zer egiten da gaur egun Bizkaian?
T. Haur pilo bat dugu Bizkaian. Eskoletan eta taldeetan monitoreak ditugu udalek ordainduz. Bilboko eskoletan ikastaro batzuk egiten ditugu jolas dantzak eta dantza sozialak erakusteko. Dantza sozialak oso inportatteak direla iruditzen zait, jende guztiak plazan dantza egiten jakitea.
A. Horrek ez al du eragiten dantzaren kalitatea jaistea?
T. Ez, kalitatea bakarrik zaintzen badugu lehiaketetan dantza egitea bakarrik lortuko dugu. Errezak dira eta beldurrik ez da izan behar. Bestela lehiaketetarako bakarrik geldituko dira.
A. Ikuskariek kalitatea galtzen ari ote diren esan nahi nuen.
T. Beno, maila askotako taldeak daude: batzuk ikuskariak egiten dituzte eta beste batzuk dantza autoktonoak mantentzeaz arduratzen dira (Iurreta, Berriz, Igorre, Lanestosa,e.a.). Maila ona duten taldeak badaude: Beti Jai Alai, Andra Mari, Elai Alai, e.a.
A. Zein dira Durangoko azoka honetan aurkeztutako gauza berriak?
T. Aurten egindako bideoa, liburu eta aldizkariak ditugu hemen. Eskolan dantza irakasteko liburuxka bat, Bizkaian egina, 'Dantzariak' aldizkariaren azken aleak, aurten grabatutako bideoa. egokia den liburu bat argitaratu dugu aurten, Bizkaian egina.
Joxemi Saizar
57
GaiezKulturaDantzaEuskal Dant
PertsonaiazABASOLO1
EgileezSAIZAR2Kultura