FERMIN LEIZAOLA
"Materialea deskribatzea erraza da, zergatia jakitea izugarri zaila"
Abentura izpirituak eramango zuen, dudarik ez dena, 16-17 urteko mutil kozkorra zela, aranzadi Kultur Elkartera, Espeleologia espezialitateko sortzaileetako harek, ordea, lanean topatu zituen baserritar eta artzainengan ikusi zuen ikerketagairako altxor preziatua. Gaur egun, artzainen bizimoduaz, nekazaritza tradizionalaz eta bi arlo hauei dagozkien eratorriez Euskal Herrian gehen dakiena denari inork gutxik egin ahal izango dio uko.
ARGIA. Nola definituko zenuke zeure burua?
FERMIN LEIZAOLA. Etnografo bezala, gertakari kulturalen deskribatzea, gonbaratzea, ikertzea bait da nere lanaren funtsa. Zientzia horren barruan, artzainen bizimodua, nekazaritza tradizionala eta bi hesparru heuei zuzenki atxikita dauden hainbat arlo (baserrien arkitektura, karobiak, bordak, hilarriak...) jorratu ditut zehatz esanda.
A. Ez da, ordea, hastapenetan aukeratu zenuen espezialitatea. Aurre-historia eta espeleologia ere landu dituzu. Nola heldu zinen zure ikerketa garrantzitsuenen eremu izan den horretara?
F.L. Txikitatik nituen oso gustokoak arrokak eta leizezuluak. Praka luzeak jantzi ahal izan nituenenan, 16-17 bat urterekin edo, Aranzadi Zientzia Elkartera hurbildu nintzen, espeleologiaren sekretuak ikasi nahian. Sail honek, ordea, dinamika galdua zuen ni iristerako. Balioko pertsonatzat joa ninduten nunbait eta, alperrik gal ez nendin, une hartan indarrean zegoen departamentura, Aurre-historiara gonbidatu ninduten Jesus Elosegik eta Anjel Laburuk. Luzatutako gonbidapen hordri esker Joxe Miel Barandiaranek gerra aurretik bildutako materialea ordenatzeari heldu nion.
A. Ez da lan samurra hasi berri den batentzat.
F.L. Esku artean genituen piezak ezagutzen hasi nintzen arte motela eta aspergarria egin zitzaidan lan hura. Handik piska batera, 1960. urtean, Aizpitarte zulotara lanera joateko aukera izan nuen.
Esperientzia rnedio, aurre-historia arras erakargarria eta liluragarria bazitzaidan ere, nere hasierako asmotan murgiltzeko irrikitan, espeleologia orokorra gustokoa zukeen jendeari deialdia zabaldu nion mendi federazioaren bitartez.
48 bat lagun elkartu gineneko bilera hartatik sortu zen Aranzadiko espeleologia sail berria. Aluminiozko eskilara justu ezagutu zuten espeleologoen erreleboa jaso nuen neuk. Harrez gero, teknologia berriekin asko aldatu dira gauzak.
Taldea sortu berri, Euskal Herriko hainbat herritako ur banaketa (euria egin bai, baina urik ez) ikertzeari ekin genion Diputazioaren aginduz. Gai honek lotura zuzena zuen kobazuloekin, bertako baserritar eta artzainekin, hauek bait ziren, nork bere txokoan, lurraldea hobetoen ezagutzen zutenak. Lan honetan piska bat sakontzen hasi nintzen orduko konturatu nintzen gure galderei erantzuten zieten pertsona hauek beste mundu bat osatzen zutela, ikertu beharreko hesparru bat nuela begi bistan, gure informatzaileetarik askori, 80-90 urte izanik, desagertu baino lehen testigantza, bizi izan zituzten esperientziak jaso behar genizkiela. Soldaduskatik bueltan, belaunaldi berriek tira egingo zutela ikusita, espeleologiari utzi eta mundu berri horri begira jarri nintzen, gaur arte.
A. Ze metodologiaz aztertu dituzu artzainak?
F.L. Nere informazio iturri nagusienak, nere maisuak bi izan dira: Julio Caro Baroja eta Joxe Miel Barandiaran. Hauengandik ikasi nuen bibliografia on baten inguruan egindako lana bezain inportantea dela inkesta direktoa, elementuekin bat eginda burutzea galdetegia. Ni artzainekin bizi izan naiz boladaka, euren bizimoduan parte hartuz ikerketak osatzen. Artzain asko dut lagun, duela 30 urtetik honuntz gehienak, eta etengabe aspertzen ditut nere galderekin, onak diren informatzaileengana urtero joaten naiz, bizpahirutan gutxienez. Horietako edozeinek, dakien guztia bota dizulakoan zer erakutsi ez duela pentsatzen baduzu ere, hark arimaren barren-barrenean izkutuan zeramana inongo inportantziarik ez duen ganzen moduan botako dizu zu txundituta utziz. Aspektu materiala deskribatzea erraza da, gauzen gakoa atzematea, zergatia jakitea, berriz, izugarri zaila.
A. Ze lan duzue esku artean Aranzadi Zientzia Elkartean?
F.L. Euskal Herriko atlas etnolinguistikoaren bigarren bolumena bukatu berri dugu. Inprimategira heldu da azkenean, Marcel Cohen-ek sortutako galdetegia oinarritzat hartuta, nik bideratutako metodologia eta sistemari jarraituz, laguntzaile-inkestagile bidez hamalau urtetan pilatutako lana. Josu Tellabidek (kartografia mailan) eta Koldo Artolak (traskripzio mailan) eraman dute bigarren parte honen pisurik hann Gipuzkoako ermiten alderdi etnografikoari ere heldu diogu. Ermiten deskripzioa, bertan ospatutako erritoak, zeremoniak, erromeriak, aspektu majiko-medikoak eta beste hainbat alderdi lantzen ari gara bertan.
A. Gipuzkoako "Etniker" taldearen sortzaileetariko bat zara.
F.L. Joxe Miel Barandiararen zuzendaritzapean sortu zen. Idazkaria izana banaiz ere, urtebetetik honuntz ez dut zerikusirik talde horrekin.
A. Zer erlazio dago Joxe Miel Barandiaran, Aranzadi eta Eusko Ikaskuntzaren artean ?
F.L. Aranzadi Zientzia Elkartea 1947. urtean sortu zen, oker ez banago. Joxe Miel Barandiaran, Saratik itzuli zenean, 1953.urtean Aranzadiko ohorezko lehendakari izendatu zuten. Garai hartan ez zuen Eusko Ikaskuntzak funtzionatzen. Ofizialki behintzat. Franco hil arte, 1978. urtera arte ez zen zuzpertu. 1918an sortu zenean, "Revista internacional de estudios vascos" aldizkaria argitaratzen hasi ziren. baina 1936. urtean kaleratzeari utzi zioten. Joxe Miel Barandiaran Eusko Ikaskuntza elkartearen lehendakaria da, eta sortzaileetariko bat.
Aranzadin bezala, Eusko Ikaskuntzan ere bada etnografia saila 1978. urteaz geroztik. Guk Joxe Miekin generaman bidean, "Etniker", proiektua Aranzadiren barruan kokatzen zen, zentzu horretan ni ere talde horren sortzaileetariko bat nintzen.
1986 urtean ordea, Aranzadin argitaratzen genuen errebista, 55etik 85era kaleratu genuena hobe esanda, "Anuario de Eusko Folklore", bere fundatzaile den Joxe Miel Barandiaranek sortu zen taldearen magalera itzuli nahi zuen. Guk hien arteko lana izan zedin proposatu genion Joxe Miel Barandianari eta oso ongi iruditu zitzaion. Azken finean Aranzadik Eusko Ikaskuntzak baino ale gehiago argitaratu zituen bere poltsikotik dirua jarrita, ez zen bidezkoa Aranzadik egindako lana erabat bazterrera uztea. Baina Eusko Ikaskuntzako zuzendaritzak ez zuen oso begi onez ikusi koedizioa eta bi bat ale kaleratu ondoren, aldizkaria erabat beren eskutan nahi zutela adierazi zuten. aldizkariaren jabe eta ordezko izan nahi zutela.
Aranzadiri, horrela, bere baitan egindako lanak eta kanpotik zetozkionak argitaratzeko bideak ihesi egingo zion, guri ere bazegokigun zeozer kentzea iruditzen zitzaidan, baina horixe bera da demokrazia bozketa egiten denean, geratzen zaizun irtenbide bakarra aktaren batean ez zinela ados jasoa izaten da.
Antzeko bidetik jo zuten "Etniker" taldeek, piskanaka hauen indarra Eusko Ikaskuntzaren eskutara pasa ziren. Halako batean idazkaria ez zegoela bozketa bati ekin zioten, ni gutxietsita sentitu nintzen eta hauekiko interesa galdu nuen. Aranzadik ordutik, iaztik zehatz esanda, ez du zerikusirik «Etniker» taldeekin, hasieran fundatzailea izanda ere, Eusko Ikaskutzaren baitan dago, beraz. Ongi iruditzen zait hala ere, euren bidea jarrai dezaten, beren lanak egin ditzaten.
A. "Etniker"i buruz ari garela, elikadura atlasa kaleratu berria dute.
F.L. Lan hori burutzeko prestatu zen galdetegiari dagokionez nere kezkak nituen, eta egiteko moduak ere zalantzak sortu zizkidan. Gai bati heldu eta horretan murgiltzen zarenean, gauzak ikasi ahala, galdera berriak bururatzen zaizkizu. Adibidea jarriko dizut. 65ean etxe eta eratorriek euri, harri, uholde, tximista, sorginkeria, eta antzekoen aurrean zuten babesleei buruzko lan sistematikoari ekin nionean, Joxe Miel Barandiarenen sistemaren 14 galdera nituen oinarri. Herriz herri, auzoz auzo, eta auzo bakoitzeko bi baserri bisitatu nituen bi urtez, ia 700 etxe denera. Hastapenetako l4ko galdetegia 144koa bilakatu zen bukaerarako.
Inkestaren teknika urteen poderioz ikasten da. Lan horretako galderak formulazio zailekoak dira esperientzia gutxiko pertsonentzat, ez da nahikoa informantea ona eta borondate haundikoa izatea, inkestagileak gauza izan behar du galdera nola egin behar den konturatzeko. Nere egoskorkeria bezala uler duiteke akaso orain esan dudana, baina aspaldi erabakia dut ez nagoela borrokrako prest. Hala ere, hainbeste urtetan sua piztuta mantentzen duenari etorri berrick, lanak burutu ote dituen aparte. besterik gabe kentzea...
Ganzak erlatibo bihurtzen dira denbora tartean dagoenean, hartutako mina desagertu egiten da, denontzako lekua ikusten duzu, elkarrekin lan egiteko modua.
A. Nor ikusten duzu Joxe Miel Barandiaranen ordezko bezala?
F.L. Barandiarani, egin duen lan guztia zalantzan jarri gabe, bizi izan den 101 urte horietako Euskal Herriko historiaren sintesia falta zaio, esana dut lehendik ere. Horrelako pertsona batek iraganarekin zuzenean jartzen zaitu harremanetan, 1918. urtearekiko kontaktua sor diezazuke, esate baterako. Barandiaranen ikasle izan garenok badakigu asko eta asko jaso behar dela interpretatu ahal izateko. Gertakari kulturalek aspektu formul, funtzional eta zuzena dute, baina badira horien azpian beste hainbat alderdi, azalpenik gabe uler ezin daitezkeenak, beraz, halako batean eta une batez utz diezaiogun biltzcari eta esplika ditzagun gertakariak. Julio Caro Barojak, bere pentsakera aitatu ere egin gabe, egina du sintesia, «Los Vascos» liburuan, zaharra da ordea, 1944 urtekoa.
Ez dut uste hakar bat soilik denik Barandiaranen ondasun espiritualaren ordezkoa. Bere inguran urtetan egon garen pertsonak. bere metologia jaso dugunak, metodologiarekin konforme ez bageundeke ere, baina materialeak utzi eta sintesia posible egingo genukeenak ginateke ordezko zuzenak.
Garbiñe Ubeda
"Artzatinen bizimodua, nekazaritza tradizionala eta bi hesparru hauei zuzenki atxikita dauden hainbat arlo(baserrien arkitektura, karobiak, bordak, hilarriak...) jorratu ditut".
"Inkestaren teknika urteen poderioz ikasten da".
"Informatzaile batek, dakien guztia bota dizulakoan zer erakutsi ez duela pentsatzen baduzu ere, hark arimaren barren-barrenean izkutuan zeramana inongo inportantziarik ez duten gauzen moduan botako dizu zu txundituta utziz".
"Ez dut uste bakar bat soilik denik Barandiaranen ondasun espiritualaren ordezkoa. Bere inguran urtetan egon garen pertsonak, bere metologia jaso dugunak ginateki ordezko zuzenak".
33-37