argia.eus
INPRIMATU
Jone Miren Goenaga: gure «gantxoa» herriko jendea da»
1990ko abenduaren 16a
Jone Miren Goenaga, Andoaingo KANAL ON Telebistaren erredaktoreari elkarrizketa

Jone Miren Goenaga: gure «gantxoa» herriko jendea da»
Herri mailako telebistak ziztu bizian ugaltzen ari direla gauza nabarmena da. Honen lekuko hor ditugu esate baterako Plentzia, Galdakao, Arrasate eta Eskoriatzan kokatutakoen eguneroko jardun eta emisioak. Andoaingo KANAL ON Telebista ere bide horri ekin dion horietako beste bat dugu. Bertako erredakzioan diharduen Jone Mirenekin aritu gara berriketan.
ARGIA. Zuen programazioaren ardatzetako bat Albistegiak dira. Bertan, Andoaingo berri eta gertakizunak ezagutzera ematen dituzue...
J.M. GOENAGA. Bai, gure eginkizun nagusia horixe da. Andoaingo berriak ezagutzera ematea. Udaletxean hartutako erabakiak aipatzen ditugu, kultur ekintzen berri eman herriko kontuak...
Andoaingo herriari begira aritzen gara.
A. Izango da hala ere bestelako saioren bat, konta iezadazu pixka hat zer saio mota emititzen dituzuten...
M.O. Bota ohi ditugun programak Andoaingo Bideo eta Zinema Eskolako ikasleek egiten dituztenak izaten dira. Albistegietaz aparte, «Izerditan Blai» izeneko kirol saio bat dago, zinemari buruzko programa bat, haurrentzako saio bat ere badugu Andoaingo umeekin egin ohi duguna. Urtarriletik aurrera astero-astero mahai-inguruak egiten hasteko asmoa dugu.
A. Programak Andoaingo Bideo eta Zinema eskolan grabatutakoak direla esan duzu, zer dela eta hori?
J.M.G.Bai, saio guztiak bertan grabatu eta eginikoak dira, Udaletxe eta eskolaren arteko konbenio bat medio. Ikasleek egindako lan asko bota ohi dira gainera. Albistegiak ezik beste gainontzekoak haiek egiten dituzte.
A. Egun zuek bezalako telebista txiki batentzako ez da lan makala izango beste telebista haundi horien artean tartetxo bat egitea...
J.M.G.Ez, ez da gauza erraza. Hala ere guk jorratzen dugun esparrua nahiko txikia da eta horrek bere abantail eta desabantailak ditu. Andoaingo jendeak herriko gauzen berri izan nahi duenean badaki KANAL ONen emango zaiola. Gure tartea horixe dela uste dut. Gainera, jendeari asko gustatzen zaio herrikoak eta telebistan ikustea, familikoren bat, ezagunen bat... gure "gantxoa" herriko jendea bera da.
Eñaut Apaolaza
Alberto Irazu
61


GaiezKomunikabidTelebistaHerri telebKanal On
PertsonaiazGOENAGA6
EgileezAPAOLAZA1Komunikabid
EgileezIRAZU1Komunikabid