argia.eus
INPRIMATU
Martxelo Otamendi: "Kamararen atzetik beste aldekoen lanak errazagoa dirudi"
1990ko abenduaren 09a
Martxelo Otamendi kazetariari elkarrizketa ETBko Babilonia saioa dela eta

Martxelo Otamendi: "Kamararen atzetik beste aldekoen lanak errazagoa dirudi"
Telbista munduan lehenago ere ibilia da, beti ere kamaren atzekaldeko itzaletan. Orain, Tolosako euskaltegian egiten duen lana "Babilonia" saioan astero aurpegia ematearekin tartekatu behar izaten du.
ARGIA. Saio hau egiteko ideia Hasier Etxeberriarena duk. Nolatan jo dik hiregana?
M. OTAMENDI. Bai, proiektu hau berak prestatu ziken bere etxean, eta beste zenbaiten gainetik aukeratua izandu huen. Aurkezle bezala, ni baino lehenago beste pare bat edo tentatu zizkikien, eta azkenik nigana jo. Izan ere ibilia bait nauk lehenago ere telebista munduan, nahiz eta beinere kamararen aurrean egon ez.
A. Zer moduzkoa duk kamararen atzean produkzio lanean ibili ondoren kamararen aurrean aukezle bezala agertzeko aldaketa?
M.O. Aldaketa handia duk. Beste mundu batean aurkitzen haiz. Kamararen atzean hagoenean beste aldekoen lana ez dela hin zaila iruditzen zaik, baina hor aurkitzen haizenean gauzak desberdinak direla konturatzen haiz. Atzekaldearen iluntasunetik aurrekaldearen argitasunera pasatu bsehar haiz eta itxura, hizkera eta horrelakoak landu behar dituk.
A. Berezko zerbait ere beharko da horretarako, ez?
M.O. Bai noski. Plazagizon xamarra behar duk izan, komunikadorea... Neroni ez nauk oso komunidadorea, baino programa aurrera dijoan eran seguroago aurkitzen nauk.
A. Zeintzuk dira "Babel"en oinarriak?
Babel "Top Show" erako magazinea duk baina horietan ez bezala kantarik ez diagu sartzen bertako kantanteak asko ibiliak bait dira ETBn, eta kanpokoak ekartzea produkzio aldetik nahiko zaila bait da.
A. Humoreak eta batez ere telebistan hain zaharra den kamara ezkutuak emaitza onak ematen dizkizuela diriudi.
M.O. Truko zaharra duk, ez oso zaila eta barrea erraz eragiten duena. Batzuek besteak baino hobeak izaten dira, eta oso ona duela bi aste Tolosako estazioan amona zahar batekin egina adibidez. Bestalde ETBn lehen aldia egiten zela, eta beraz hemen behintzat ez da hain zaharra.
Eñaut Apaolaza
Alberto Irazu
61


GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazOTAMENDI5
EgileezIRAZU1Komunikabid
EgileezAPAOLAZA1Komunikabid