Pako Aristi: "Burua babesteko osatu dut trilogia"


1990ko azaroaren 18an
Pako Aristi idazlearekin solasean argitaratu beri duen "Krisalida" liburuari buruz
«Krisalida» argitaratu berri du Erein-en eskutik
Pako Aristi: "Burua babesteko osatu dut trilogia"
Donostian, galiziar giroko taberna batean, anis kopa, roslia, kafe doblea eta begirada inuzenteaz hartu gaitu Pako Aristik. Urrestilako mutil onaren trazak. Bere komentarioak umore apurrez hasi ditu. Lastima Urrestilan ez harrapatu izana!
"HERRI txiki batean bizi izan naiz beti. Asko miresten nituen idazleak, literatura mundua, eta nere nahia idazlea izatea zen. Proiektu bat nuen buruan: Hainbeste miresten nituen idazleen artean ezarri eta ni aintzakotzat hartzea". Urrestilatik «atakerako» plana prestatu zuen orduan, hogei urte zituela edo: Trilogia. "Nuen inseguridade handiagatik egin nuen, hots, bere atzean obra bat duten idazleen antzera hastea deliberatu nuen, idea literario zehatz eta polit bat jarraitu beharrean bizkarrak zaindu nahi nituen, hori izan zen abiapuntu sikologikoa. Gero, trilogia batek zer esan nahi duen? Etzekiat. Ze izan behar du, tematika berdintsua? Pertsonaiek jarraitu behar dute? Estilo bera?... ".
Poterearekiko saio kritikoa
Halaxe bada, kazetaritza ikasketak burutu bezain pronto idazterari ekin zion Pako Aristik, eta zortzi urte beranduago Belandia lurralde mitikoari eskaini dion trilogiak– "Kcappo", 1985, ``Irene" 1987 eta orain "Krisalida"– bere amaiera ezagutu du. Aldaketa nabarmenik bada noski lehen liburu hartatik azken honetara. Garai bateko Euskal Herria «trutulentoa»ren–nolabait aipatzekotan–irudia emanez hasi zen «Kcappo»rekin, eta gaur egungo gizartearen fabula egiteraino iritsi da «Krisalida»rekin: «Nere lehen nobela mende haseran kokatua egon behar zuela pentsatu nuen; bigarrena erdialdera, eta azkena, gauregunera hurbildu nahi izan dut. Hori da zailena literaturan, gaur egungoa isladatzea, ez dakigulako zer esan nahi duen oraindik». Historiaren katea berreraikitzeko saioa egin duela aitortzen du, «saio kritikoa, poterearekin kritikoa, berak dakarren tranparekin kritikoa. Gauzen arrazoin lehenengoa berreskuratu nahi nuen, memoria, hor dagoen bide hori, zerbait hori gertatzen denerako aurretik gertatu direnek osatzen duten katea».
Belandiako kronika...
Tximeleta zuri batek kontatzen digu liburuko pasadizo hau: «... Orduan bakarrik konturatu zon enbutu baten irudia zeukala munduak, eta enbutuaren pasadizorik estuena hasten zen lekuan zegoela Belandia (...) Eta zulo hartan katanduta zegoela ikusi zuen Belandia, eta biztanle haiek ezin zutela ez aurrera ez atzera egin». «Herri txiki baten kronika da azken finean liburua –mintzo da Pako Aristi–. Batzutan Euskal Herriarekin identifikatu daiteke eta bestetan Urrestilarekin bakarrik».
Fabula guztietan gertatzen den lez, honetan ere, animaliek beren batza dute. «Hor hizkuntzarekiko erreflexioa egin nahi izan dut. Gizakiak hizkuntzaren doaia galtren ari dira eta horren lekuko dira animaliak. Finean, gizakiarena ez da da bertsio baharra, badire beste bertsio batzuek. Adibide bat jarriko dizut: Igandero, Urrestilako tabernak, usoz, erbiz eta galeperrez betetzen dira. Animalia horiek esateko zutena tiroen bidez isildu egiten dela ikusten nuen eta nik aukera bat eman diet».
Kronika horren baitan hainbat eta hainbat istorio gertatzen da, Pako Aristiren dokumentazio lan sakonaren adierazgarri direnak: "Jatorri oso desberdineko istorioak dira, horietarik batzuk prentsan irakurriak: Indian kasu, ume bat suge handi bat ikusita mutu geratu zenekoa. Beste batzuk Galizia inguruan gertatutakoak dira, Ingalaterran... Kostako herri txiki batean, ekaitzak eta itsaso arroak bale bat kanpora bota eta bide erdian utzi zuen zeharka, hilda. Oso txunditu nauten istorioak, asko arritzen nautenak. Antologia bat osatzen dute, eta gizarte honen zehaztera datoz, istorio horien aurrean duen joeraren arabera ikus bait daiteke nolako gizartea den".
...Errealitatearen islada
"Liburu honetan gehiena erreala da, nere begirada kritikotik, nere umore apurretik landutako errealitatea". Kontextu honetan, liburuan azaltzen diren pertsonaien karakterizazioaren atzean egungo hainbat pertsonai ezagun topa daiteke: "Izen gehienak Azpeitiako pertsonai errenlenak dira: Terri Primero, Segundo Canela, Sakeletxe... Hor joku bat plantentu dut: Asma ezazu zein den. Irakurketari ludikotasun bat ematen saiatu naiz. Desmitifikazioaren aldeko jarrera hartu dut. Mitifikatu eta dramatizatu egiten dira asko hemen gauzak. Beti distantzia bat jartzea kontseilatzen dut nik, eta umorearekin gauza bera...".
Pertsonai horietan badago beste mota bateko karakterizazioa ordea, on eta txarren artean egiten duena: "Hor salaketa bat dago Santiago de Compostelan, Manuel Rivas idazlearen hitzaldi bat entzutetik etorri zitzaidan burura. Hitzaldi hartan politiko asko zegoen. Horrelakorik ez dut gogoratzen hemen inoiz ikusi dudanik. Ikusten nuen halako disoziazio bat politiko eta idazlearen artean. Idazlea gehiago da gizartea ulertzen saiatzen dena eta bere eritzi eta fabulekin klabeak ematen dituena. Politikoak berriz herriak dituen kezketatik oso aparte ibiltzen dira".
"Inozentea nintzen"
Pako Aristik, gauzak esaten eta egiten dituen moduan, hamaika kritika eta gorespen jaso du. Honi buruz hitz eginez amaitu dugu solasalditxoa: «Etsaiak egiten dira mundu honetan, kontzientea nauk. Kontzientea nauk ere beldurrak ezin nauela isildu nahiz eta jakin gero kontrako joera bat sortuko dela. Orain artean barruko hori botatzen saiatu egin naiz, "eyaculadore precoz" baten erara; gero hartzen omen zaio neurria, ikasten omen da... ".
"Badut gauzak esateko zintzotasun puntu bat, eta prentsa gauzak garbi esaten dituen pertsonaren bila joaten da, zukoa atera asmoz. Badakizu zuk kazetariak ze putreak diren! Ni hor dagoen jokoaz kontziente naiz. Orain arte inozente samar aritu naiz, fede ona nuen, konfidantza jendearengan. Azken bi urteotan desengainatu naiz ordea. Zenbait jendek duen beste alderdia ikusi dut: Aurpegi bat erakutsi eta bestea gorde. Zutaz gordea duen aurpegiarekin hitzegiten du, eta zure aurrean bestea erakusten du... Honek nigan aldaketa bat bultzatu duela ezin ukatu".
Felipe Juaristi telebistara lanera joateko zai dauka. Joan aurretik azken gogoeta: "Liburu bat egitea asmo arrazional bat da, urtetan halako erabaki arrazionala askapen sikologikoa baino. Erabaki arrazional hori betetzen ez denean etortzen den bihurrikeria, zure buruarekin gustora ez egote hori. Sikologoaren fakturak ez ordaintzengatik idazten dela? Ez dut uste hori denik nere kasua".
J.J. petrikorena
Belandia herri txiki batetako kronika da, Pakok dionez "gauza batzutan Euskal Herriarekin identifikatu daitekeena".
"Proiektu bat nuen buruan: Hainbeste miresten nituen idazleen artean ezarri eta eta ni aintzakotzat hartzea", horra hor trilogiaren arrazoia.
47-49


GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakARISTI1
PertsonaiazARISTI1
EgileezPETRIKOREN1Kultura

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude