Jaime Otamendi:«Euskaraz estilo berri bat sortu beharra dago»


1990ko azaroaren 11n
Jaime Otamendi kazetariari elkarrizketa Euskadi Irratiko "Goizean Behin" saioaz
Jaime Otamendi:«Euskaraz estilo berri bat sortu beharra dago»
Goizetan makarrak kentzen hasten garenetik, eguerdialdera sabela soinu arraroak egiten jartzen zaigunerarte, "Goizean Behin"ek eguneko bere lehen ordu berezi horiek arintzen dizkigu bere hainbat pertsona eta pertsonaien eskutik.
ARGIA. Aipa itzazu programa honen ardatz nagusiak.
JAIME OTAMENDI. Dena aipatzeak oso luze joko luke. Alde batetik aktualidadearekin jokatzea gustatzen zaiguk, eguneroko berrien aipamen egitea, bestetik guregana etortzen diren profesionalekin ere zerbait egiten saiatzen gaituk: medikuak, gai desberdinetan adituak e.a., eta azkenik jolas egitea ere oso gogoko diagu. Horiek dituk batibat gure hiru ardatzak.
A. Irratsaioa nahiko goiz denez zuek ere nahiko lokarturik egongo zarete aireratzerakoan.
J.O. Bueno, goizean lanera zortziretan sartzen gaituk, eta ordurako jeikitzeko ordua nahiko pasea egoten da, nahiz eta batzuetan oraindik goiza dela eta gutxi xamar hitzegina egoteagaitik ahotsa ez dela oso jarria egoten. Dena den saiatzen gaituk hamarretarako edo ahotsa esnatuta edukitzen.
A. Zer nolakoa da entzuleen parteartzea zuen irrasaioan?
J.O. Lehiaketetan izaten diagu erantzunik handiena, haina horretaz aparte jendeak ere deien bidez saioan zehar nahiko erantzun ona ematen dik. Dei kopuru handi bat behin programa amaitu denean jasatzen diagu, programaren gorabeberak komentatuaz edo eta proposamenak eginaz.
A. Beraz entzuleek esandakoek badute lekutxo bat...
J.O. Bai, hori behar beharrezkoa duk. Ezinezkoa duk entzulegoaren eskakizuneri uko eginez irratsaioa egitea. Entzulearen ari berari jarraitu hehar zioagu derrigorrez.
A. Egunero izate horrek ez al du programa bereziagoa egiten? Beti ere gauza berriak sartu behar bait dira hain epe motzean.
J.O. Betikoan erortzen gaituk, jendeak esaten dik irratian dena asmatua dagoela, dena den egiteko moduak zeudek, eta garbi zegok estilo berri bat sortu behar dela euskaraz, freskoa eta naturala. Berrieri eta abar ondo zegok tono serioa ematea, baino gure -programak ez dik zertan hain trinkoa izan behar, jendeak ulertu egin behar bait dik. Entzuleekin komunikazioa lortzeko estiloa behar da, nahiz eta batzuetan hankasartzeak egin.
A.Nahiko jende zarete saioa egiten, ez al da saltsa gehiegi?
J.O.Taldean sei gaituk, Donostian bost eta bakar bat Bilbon,eta ez gara gehiegi. Magazine batek jende asko behar dik berez. Euskaraz izateak jende gehiagoren beharra suposatzen dik produkzio lan handiagoa egin beharra dagoelako, jende euskalduna aurkitu egin behar delako eta baita euskaraz hitzeginarazi ere.
Eñaut Apaolaza
Alberto Irazu
61


GaiezKomunikabidIrratiaEuskadi irrSaioak
GaiezKomunikabidIrratiaEuskadi irrEsatariak
PertsonaiazOTAMENDI4
EgileezAPAOLAZA1Komunikabid
EgileezIRAZU1Komunikabid

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude