Erramun Peñagarikano, Völkersunde Etnologi instituzioari buruzko elkarrizketa
Alemaniako Jakintsuak Euskalerrian
Erramun Peñagarikanorekin hizketan
Ba da urtebete gutxienean Erramun Peñagarikano ezagutzen dutela. Erramun Alemanian Koloniako urian, ekonomistak ikasten ari den euskaldun gazte bat da. Irakurleak konturatuko diren bezela bera da gure Alemaniako korrespontsala. Orain udara aldean Donostian arkitzen dut.
Esaten ditanez bai omen ditu zenbait gauz esateko. Ta onela itzegiten asten geralarik Kolonia'ko Unibersidadean dagoen Völkersunde, Etnologi instituoatzaz itzegiten asten zait.
–Ondo ezagutzen al duk etnologi instituto ori?
-Ondo ezagutuko ez diat ba bertan urtebete baiño geiago zeramakit lanean eta.
–Ta orain eskuartean zer lan duzute?
–Orain oraingoz Mediterraneo inguruko kulturetan arkitzen dituken jai ta jolas egunen kalendario bat egin nai gendikek. Ortan gabiltzak beiñepeiñ. Baiñan ez dezakela uste izan jai ta jolas egunen kalendarioa esan ditelako lan legun eta garrantzi txikikoa izango dukenik. Lana izenak adierazten diken baiño sakonagoa duk. Gaiñera onelako lan bat dato asko bildu erazitzen dizkik beste edozeiñ lan baterako. Gizarteari, ekonomiari etab. dagozkien datoak.
–Ta nolatan Mediterraneo inguruko kulturak estudiatzerakoan Euskalerria ere kontuan artzen ditek?
–Ba dakik nola emengo gauzetzat leku geienetan kontu garbirik ez zekitela, baiñan nola era guztietara lan zearo interesante duken orregatik alde batera uztea ez ukela bidezkoa izango iruditu zitzaidauan.
–Ta lan oiek onera etorri gabe egiten al dizkitek?
–Ez. Agorraren lehenean irixten dituk Donostira. Alde ontara iru talde zetoztek. Bat La Mancha'ra joango duk, bestea Extremadura'ra ta irugarrena Euskalerrian geldituko duk agorra guztian. Euskalerrian geldituko den taldea irukoa duk eta nerekin lau.
–I, baiñan lan ori, dato jasotze etab. agorrean zuen ekiñaldi onekin bukatu al duk?
–Ez nikek orrelakorik nai. Jakiña duk gure artean gauzak zientifiko eran ikasten ez diagula oraindikan ikasi. Orregatik nik dei bat egin nai nikek. Agirian zegok lehen esan diten bezela bearrezkoa dukela dato jasotzea ta gordetze orregatik irudi tzen zaidak bearrezkoa eginkizun ontarako norbait bateren batzuek luzaroan okupatzea.
–Ez ari apuratu zabalkundea gutxienean egingo diagu.
Eta emandako itza betetzeko asmoetan emen arkitzen duzute artikulun edo, obeto esateko elkar izketa tankerako lantxo au.
Alemanen, etnologo alemanen espedizio au Agorraren lahenean iritxiko da Donostira lehen esan bezela, seguru asko Donostiako aiuntamentuan rezepzio bat izango dute egun orretan. Esan bearrik ez dago alegin guztiak egin bear direla aleman oiei, jakintsu oiei ahal den laguntza geiena emateko bere lana ahal den ondoena egin dezaten. Ez bere protxurako bakarrik gure protxurako ere bai.