argia.eus
INPRIMATU
Sam Cannarozzi: "Kondalaria bidai egin arazlea da"
1990ko urriaren 07a
Hazparneko "Hitza Pitz 90", kondalarien bigarren festibala dela eta Sam Cannarozzi-ri elkarrizketa.
Sam Cannarozzi: "Kondalaria bidai egin arazlea da"
ARGIA. Sam Cannarozzi, kontatzeak zer ekartzen dizu?
CANNAROZZI. Aurkitzen dudalarik maite dudan ipuin bat –eta ez dut maitatzen dudan ipuinik baizik kontatzen– horren partekatzea publikoarekin dut maite, berak, gaur egin duen bezala "soka tiran" nerekin parte har dezan.
A. Kondalari jaiotzen da ala kondalari bilakatzen?
S.C. Bietarik doi bat. Gogoa ukaiten ahal dugu eta kondalari txarra izan, kondalari izaten ahal da kontatzeko gogorik izan gabe.
A. Kondalari bat herri bati egokitua da?
S.C. Kinkilariak gara azken batean. Gaur egun Europan ez dugu hainbeste txoko batetako kondalaririk. Leku batetik bestera doaz. Baina den tokian kondatzen baldin badu ere, jendeak bidai arazten ditu, beraz kinkilari bat da.
A. Hazparnen egiten den Festibal hau, zuretzat baliagarri da?
S.C. Bai, Belgikatik nator gero Suizara joateko, mintzaira diferenteen munduan. Mintzairak maite ditut asko –eta naizen lekukoaren ikastera saiatzen naiz– horregatik ere oso pozik naiz hemen egoteaz.
A. Jantzia eta jestuari garrantzia handia ematen diozu? Zu ikustean behintzat hala dirudi.
S.C. Bai, jestua guziz nere kontua da. Jantziari dagokionez, ez da baitezpadakoa ene jokoan... baina ez banu, eskas bat sendi nezake.
A. Ba al dago sendimendu bat jendeengan pizt arazi nahi duzuna?
S.C. Maite dut pentsatzea jendea salatik irten eta gogoan duela "ene begiak beste zerbaiti buruz zabaldu dira", eta eguneroko magia ikusten ahal dut...
A. Magia egunero bait da?
S.C. Bai, segur. Kale ezkina bakoitzean!
L. Etxezaharreta
47


GaiezKulturaEkitaldiakJardunaldia
GaiezKulturaLiteraturaEkitaldiakHitza Pitz
PertsonaiazCANNAROZZI1
EgileezETXEZAHARR1Kultura