argia.eus
INPRIMATU
ELAI ALAI: «Euskal dantzak arrakasta ziurtatua dauka»
1990ko irailaren 23a
Portugaleteko "Elai-Alai" taldeari elkarrizketa
ELAI ALAI: «Euskal dantzak arrakasta ziurtatua dauka»
IRUÑEKO "Muthito Aluiak" Oloronera, Galdakaoko "Andra Mari" Hungriara, Santurtzito "Mendi Alde" Sobietar Batasunera, Donostiako "Eskola"Alemaniara, Errenderiako "Iraultza" Txekoslobakiara... Euskal dantza talde ugari dira gure mugak gainditu eta euskal folklorea munduan barrena zabaltzen dutenak. Guk, Portugaleteko "Elai-Alai" taldearen esperientzia jaso nahi izan dugu.
ARGIA. Non ibili zarete?
E. A. Georgian. Abuztuaren hemezortzian abiatu eta Irailaren bia bitartean izan gara bertan, Tiblisi hiriburuan hain zuzen ere.
A.Jaialdiren batetan?
E. A. Ez. Normalean horrela izaten da, baina honako honetan bertako taldeak gonbidaturik izan gara errepublika horretan. Urtero Portugaleten izaten den Jaialdiak, kanpoko taldeekin harremak izateko aukera ematen digu, talde atzerritarrak ezagutzeko aukera.
A. Zein da bidaia hauen helburua?
E. A. Helburua bikoitza da: euskal kultura gure mugatatik at ezagutaraztea, eta kanpoko kultura ezagutzea. Georgia eta Euskal Herriaren artean gainera, harreman berezi bat dago, zenbait pelikula ari dira egiten...
A. Euskal dantzak ba al du arrakastarik atzerrian?
E. A. Maila minimo bat erakusten duen edozein euskal taldek ziurtatua dauka arrakasta. Gure folkloreak dituen aukera ezberdinek arrakasta hori ziurtatzen dute.
A. Taldea mantentzeko ere funtsezkoak dira irteera hauek?
E. A. Nahiko motibazio garrantzitsua da. Euskal Herrian ematen diren agerraldiak nabarmenki gutxitzen ari direla kontutan izanik, honelako gauzak beharrezkoak dira.
A. Zein da gutxitze horren arrazoia?
E. A. Hor gauza asko hartu behar dira kontutan. Garbi dago ordea, euskal dantza ez dagoela bere momenturik onenean. Lan asko egin beharra dago dantza sartuta dagoen krisi egoera horretatik ateratzeko.
A. Bertan nabari da krisi egoera hori?
E. A. Eskakizunean batipat. Gero eta agerraldi gutxiago antolatzen dituzte bai udaletxeek bai eta gainontzeko erakundeek. Antalotzen diren agerraldietan ere, zail gertatzen da jende kopuru polit bat bertaratzea.
I. Goikoetxea
56


GaiezKulturaDantzaEuskal Dant
GaiezKulturaDantzaTaldeakELAI ALAI
EgileezGOIKOETXEA5Kultura