Jon Elorz kazetariari elkarrizketa
Jon Elorza: "Agian herri kirolak ez dira behar bezala jorratu"
Euskadi Irratian kolaboratzaile lanetan hasi eta oraintsu arte ETB "Zilarrezko Kirolak" programaren aurkezle izan da. Kazetari lanetan hasi zenetik beti kiroletan aritu bada ere ez dio ezeri aterik isten.
ARGIA. Kanpoko kirol desberdinei tarte handia eman zaio ETB, hemengo kirolekin gonbaratuz. Nola baloratzen duzu ETBk kirolari ematen dion tratamendua.
JON ELORZA. uste dut hemengo kirolari tartea eman zaiola, agian ez behar bezalakoa. Baina uste dut bultzatu dela. Ni oso gustora nago «Zilarrezko Kirolak» programarekin eta bertan ematen zen tratamanduarekin. Normalean tartea izaten ez duten kirol eta jende asko ateratzen ziren. Eta askotan nabaritu izan dut jendeak hori eskertu egiten duela. Nola tratatu behar den hori, ez dakit. Hor goiko erabakiek agintzen dute. Eman direnean goi mailako kirolak izan dira eta jendeak oso gustoko dituenak. Hemengo kirolei dagokienez, arraunketa denboraldia jarraitzen da, pelotari ere jarraiketa hostua egiten zaio. Agian herri kirolak ez dira behar bezala jorratzen baina beste mailetan Euskal Herriko kirolak uste dut nahiko ondo betetzen direla.
ARGIA. Beste telebistekin gonbaratuz gero, ETBren bitarteko teknikoa eskasagoak dira, noraino baldintzatzen du kazetariaren lana honek?
JON ELORZA. Presupuestuak ematen dituen bitartekoak ditugu eta ezin da gehiago eskatu. Kiroletan argi dago espainiako telebista edo beste telebista autonomikoekin gonbaratuz gero bitarteko gutxiago ditugula. Horrek nolabaiteko mugak jartzen dizkizu lana egiteko momentuan eta hori nabaritzen da. Baina jakina da presupustu arazoa dela. Guk ez dugu beste telebistek duten ikuslego potentziala eta ondorioz presupuestua ere ez.
ARGIA. Zein arazo topatzen dituzue kirol informazioa euskaraz ematerakoan?
JON ELORZA. Arazo larriena da hizkuntza aldetik ez dagoela hitegi zehatz bat. Egia da aurrera pausu handiak eman direla baina euskal herriko kirol informazioaren hiztegia ez dago behar bezala jorraturik. Hitz tekniko asko dago eta euskarak maila honetan ez du eboluzionatu behar adina. Hitegi zehatzik ez dagoenez ikus entzulegoari gaizki ulertuak sor diezaizkioke.
E.Irazoki
61
GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazELORZA2
EgileezIRAZOKI1Komunikabid