argia.eus
INPRIMATU
Jon Eizmendirentzat Lizardi Saria
2007ko otsailaren 21a
Lizardi Saria irabazi du Jon Eizmendik
Jon Eizmendirentzat Lizardi Saria
ARGIA. Zer suposatzen du Lizardi Saria irabazteak?
JON EIZMENDI. Poza ematen du, batez ere aspaldidanik emaitza onik jaso gabe nenbilelako. Eskolarteko txapelketan bi aldiz txapela jaso dut baina geroztik hutsune nabarmena izan dut. Hainbat aldiz parte hartu dut: Oreretan, Zaldibian, Zarautzen... baina oraingoan benetan pozgarria gertatu zait.
ARGIA. Zu, Hernaniko bertso eskolan ibiltzen zara aspaldidanik. Ba al du bere eragina txapelketa batean parte hartzeko?
JON EIZMENDI. Badu bere eragina zeren hamaika partaideetatik sei Hernaniko bertso eskolakoak ziren. Astean behin edo bitan aritzeak bere erreztasuna ematen du plazan aritzeko. Bestaldetik, etxean gelditzen bazara zeure kasara moteldu eta zailtasun handiagoak izaten dira bertsotan hasteko.
ARGIA. Bertso Eskolako arduradun izan zara gaztetxoekin. Nolako esperientzia duzu?
JON EIZMENDI. Bi urtetan aritua naiz eta esperientzia nahiko ona dut zeren bere ondorioak jaso bait ditut. Bi mutil eta neska bat plazaratu dira nere taldetik eskolarteko txapelketan.
Bota punttuba
57


Gaiez\Kultura\Bertsolarit\Txapelketak\Lizardi sar
Gaiez\Kultura\Bertsolarit\Bertsolaria\EIZMENDI2
Pertsonaiaz\EIZMENDI2