argia.eus
INPRIMATU
Anjel Murua: «Zarauzko Dantzari Eguna partaideen festa izatea nahi dugu»
1990ko irailaren 16a
Euskal Dantzarien Biltzarraren lehendakaria den Anjel Muruarekin Zarauzko Dantzari Egunaz
Anjel Murua: «Zarauzko Dantzari Eguna partaideen festa izatea nahi dugu»
Euskal Herriko zazpi herrialdeetako dantzariak hilaren 16ean Zarautzen bilduko direla eta, Euskal Dantzarien Biltzarraren lehendakari den Anjel Murua legazpiarrarengana jo dugu Dantzari Egunaz eta beste zenbait gauzataz hitzegiteko asmoz.
ARGIA.- Zein da Dantzari Egunaren historia?
ANJEL MURUA. Egun hau Iparraldean hogeitabost urtetan zehar ospatu zen, baina Euskal Dantzarien Biltzarrak orain 20 urte betetzen ditu antolatzen. Zarautzen izan zen orduan eta horregatik itzuli gara bertara aurten. 3000-4000 dantzari eta 100-150 talde biltzen gara normalki.
ARGIA. Nola planteatzen duzue aurtengo festa?
ANJEL MURUA. Ba dantzarien festa bezala. Goizeko saioen ondoren denok egunpasa eder bat ospatzea da helburu. Vigotik eta beste nonbaitetik agian ere etortzekoa da jendea horrelako jai bat nola egiten dugun ikustera bertan ez dute horrelakorik eta.
ARGIA. EDBtik nola ikusten duzue euskal dantzaren egoera?
ANJEL MURUA. Gaur egun behar berriak daude dantza taldeetan. Orain dela hogei urte bezala ezin da ibili, erreziklaia beharrezkoa da. Folklorekeria baztertu eta berrikuntza indartu nahi dugu.
ARGIA Zer moduz dago ikerkuntza?
ANJEL MURUA. Hurrengo asanbladan lehendakaritza utzi nahi nuke ikerketa lanetan aritzeko. Oso jende gutxi ari da horretan eta errekopilazio lan handia dago, artxiboak begiratu, dantza zaharrak jaso eta ondoren hori aztertu. Segurako iñauteria eta Eskoriatzako Zigor dantza aurkitu berriak dira adibidez.
Joxemi Saizar
Zazpi herrialdeetako dantzariak elkartuko dira 16ean Zarautzen.
58

GaiezKulturaDantzaEkitaldiakDantzarien
PertsonaiazMURUA5
EgileezSAIZAR2Kultura