EAJko Iñaki Anasagastirirekin Pertsiar Golkoko gatazkaren eraginei buruz
IÑAKI ANASAGASTI (EAJ)
Mendebaldearen moral bikoitza
ARGIA. Zein ondorio ekar lezake Persiar Golkoko gatazkak mundu mailan?
IÑAKI ANASAGASTI Batipat ondorio ekonomikoak gasolinaren garestitzea eta gerra sortuz gero defizitaren gehitzea. Zonalde estrategikoa da hura eta erretina ezinbestekoa da ekonomiarentzat. Seguritatea eta defentsari dagokienean ohizko armamendu eta tropen mogimenduen balorazio berri bat izango da. Beste ondorio bat Europak, Mendebaldeko Europar Batasunaren (MEB) bidez bere defentsa eredua eraikitzea izan daiteke. Izan ere joan deneko 21 ean tropak bidaltzeaz harturiko erabakia historikoa da. Epe laburrera fundamentalismoa eta Hirugarren Munduko pobrezia egoerari ikuspegi orokor batetik heldu behar zaie. Ezin da egungo egoerarekin jarraitu. Miseriak luzerara, gatazkak dakartza.
Europan, Ekialdeko gertakizunak direla eta, Ekialde Hurbileko egoerak interesa galdu du. Edozein analistak bazekien zonalde hartako tentsioak goraka egiten zuela. EEBBek eta Europak indarrak bidaltzea ulertzekoa da tartean dauden defentsa akordioak kontuan hartuz gero. Beste kontua da moralaren aldetik ikusirik. Liberiak, nahiz eta gerra benetan basatia bizi, oharkabean iragan du herri txiroa delako. Persiar Golkoak aldiz, zonalde estrategikoa izanik, soldaduen presentzia eskatzen du berehala. Alegia, mendebaldeak bere interesak besterik ez ditu defendatzen, eta gainera Saddam Hussein armatu ondoren.
Xabier Letona
19
GaiezPolitikaNazioarteaGerra/IraulGolkoko ger
PertsonaiazANASAGASTI2