argia.eus
INPRIMATU
Iñaki Alaba: "Futbolari frakasatu asko dago"
1990ko irailaren 02a
Iñaki Alaba futbolariari elkarrizketa.

Iñaki Alaba: "Futbolari frakasatu asko dago"
ARGIA. Porrot egin duzu futbolean?
IÑAKI ALABA. Futbolista bezala ez. Baina nire ametsa Errealeko jokalaria izatea eta bertan arrakasta lortzea zen eta zentzu honetan bai, porrot egin dut.
A. Futbolean jokalari frakasatu asko dago?
I. A. Bai, baietz uste dut. Futbolari frakasatu asko dago gustora ez dabilena, baina baina pozik dagoena ere bai. Beste irtenbide bat izanez gero, batzuk utzi egingo lukete, baina beste askok uzteko erabakia hartzeko ausardirik ez dute. Nik asko pentsatu dut. Orain bi urte futbola utziz gero Errealak ezertxo ere ezingo zuela egin klausula berezia kontratuan ezartzea eskatu eta onartu zitzaidan.
A. Bigunegia, gogortasuna jasaten ez duzula, "ume kakatsuaren" irudia saldu du batek baino gehiagok.
I. A. Jende askok ez du erabakia ulertu. Goserik pasa ez dudala ere entzun dut. Erabakia lehen hartu ez badut, pentsa bitartean zenbat sufritu dudan. Benetan ezagutzen nauenak ez luke horrelakorik esango.
A. Eta ezagutzen ez zaituenak, futbol profesionalaren ustelkeriari lepora diezaioke zure erabakia?
I. A. Ez, maila pertsonaleko kontuek bultzatu naute bakarrik. Jendeak ez du ulertu eta esamesaka ari da funtsarik gabe, Boronatekin joka aritu naizela, erlijio ez dakit zein kontu...
A. Zer esango zenieke hondartzako jokalari gazteei?
I. A. Errealean jokatzeko esperantza ez galtzeko, baina dirudien baino gogorragoa dela ere ez ahazteko.
Xabier Lekuona B. Artola
32

GaiezKirolaFutbolaTaldeakReal Socied
GaiezKirolaFutbolaJokalariak
PertsonaiazALABA1