Koldo Urrizi elkarrizketa.
Koldo Urriz: "Bekadunak ETBra ikastera gatoz"
Urtero ETB-k kazetaritzako ikasleei bekak eskaintzen dizkie. Koldo Urriz-ek hauen berri izan zuen eta entrepresa honetan hilabeteko experientzia eduki ondoren, bere gorabeherak kontatu dizkigu.
ARGIA.–Zein dira gainditu behar diren frogak ETB-ko bekaduna izateko?
K.U.–Curriculum-a ETB-ra bidali ondoren Zornotzako Institutu batetan frogak egin genituen; hauen artean kamararen aurrean ahozko froga eta bestalde idatzizko azterketa gainditu izan behar genituen. Honekin batera test kultural bat egin genuen. Guztia goiz batean izan zen eta urduri xamar geunden. Azkenez, dena ondo atera zen eta orain ETB-n nago.
A.–Zenbat zarete froga gainditu duzuenak eta orain arte zertan aritu zarete?
K.U.– Aurten hogeitahiru bekario gara, lau taldetan banatuta gaudelarik: kirolak alde batetik eta bestetik informatiboetan dauden hiru taldeak ordutegiz banandurik (goizez, arratsaldez eta asteburuetan). Moldapen ikastaroa ere jaso dugu, bertan editaia, erredakzio lanak, barne antolaketa, lokuzioa, informatiboen funtzionamendua eta hainbat gauza ikasi ditugula. Ikastaro honen beharra izugarria zen fakultatean klase praktikorik ez bait dugu. Ekintza hau aurten lehenengo aldiz burutu dute eta nire ustez oso aurrerapen handia izan da, beste urteetan bekarioak galduta zenbiltzaten eta.
A.–Nolakoa da bekarioen eta ETB-ko langileen arteko giroa?
K.U.– Bekarioei dagokienez, esan dezaket lagun talde gisa funtzionatzen dugula, batipat ia guztiok klase berekoak garelako eta besteak hirugarren mailakoak dira, bekak hirugarren eta laugarren mailako Kazetaritza Fakultateko ikasleei zuzenduta daudelako. Beraz, oso giro jatorra sortu dugu. Bestalde, bertako langileek asko lagundu digute. Adibidez niri gertatutako arazo bat konpontzen lagundu zidaten. Lehenengo egunean berri baten editaia egiteko oso denbora murritza neukan eta heuren laguntza eskaini zidaten. Honi esker berria informatiboan agertu zen.
A.–Zeintruk dira bekarioen asmoak?
K.U.–Nire ustez bekarioek bi asmo argi ditugu: batetik ikastea, hain zuzen ere Unibertsitatean ikasitakoa praktikara eraman eta bestalde, gure etorkizuna nolabait ziurtatzea.
A.–Baina ziurtatzen duzue?
K.U.– Beka honek ez du inor konprometitzen, ez du esan nahi gero lanean jarraituko dugunik. Guztiok, bai ETB-k bai guk hemendik zerbait atera nahi dugu. ETB-k experientziadun kazetariak behar ditu eta hoiek gu izango garela suposatzen da, guk esperientzia hartu behar dugu. ETB ezagutzerakoan etorkizunean bertan lan egiteko aukera gehiago dugu.
A.–Hasieratik ez duzue erantzunkizun handiegirik, ezta?
K.U.–Nire ustez erantzunkizun hori izatea beharrezkoa da ze bestela ez bait duzu ikasterik. Ibaia zeharkatzeko busti egin behar duzu.
MYRIAM GARTZIA AMAIA NAVASCUES
61
GaiezKomunikabidTelebistaETBBesteak
PertsonaiazURRIZ1
EgileezGARTZIA3Komunikabid
EgileezNABASKUES1Komunikabid