argia.eus
INPRIMATU
Minxoriak: «Zuzenean egiten duguna diskan isladatzea izan da gure asmoa»
2021eko uztailaren 19a
Minxoriak, musika taldekoei elkarrizketa

«BESTE URRATS BAT», IZ-REN ESKUTIK KALERATU BERRI DUTEN BIGARREN DISKA
Minxoriak: «Zuzenean egiten duguna diskan isladatzea izan da gure asmoa»
Hamar urtetik gora, plazaz plaza aritutako taldea dugu. Orain bost urte lehen diska grabatu zutenetik entzulegoarekin izan duten harremana zuzenekoa izan da eta horrexegatik azken diska honetan ere, zuzeneko emanaldietan eskaintzen duten musikari ez diote traiziorik egin nahi izan.
Nahiz mugaz bi aldetako musikariek osatu, «Minxoriak» iparraldeko taldea dela kontsideratzen da. Orain hamabost urte inguru sortu zen talde honek, partaideei dagokienez aldaketa ugari jasan ditu. Egun, sei lagun (Patrick Ithurralde, Lauret Feriol, Jama Larreburu, J. Lou Corrihons, losu Salbide eta Koldo Tarragona) dira taldeko partaideak eta azken Lp honen errudunak.
Diskaren promozioaren barnean, Herri Urrats egunerako single bat kaleratu zuten, aurtengo edizioko abestiarekin hain zuzen ere. Plastiko luzearen tituluak, "Beste Urrats Bat", egun horrekin duen harremana argia da. Baina bestalde izenburuak badu zerikusirik ere, orain bost urte kaleratu zuten «Ibiliz» diskaren izenarekin, Jama Larreburu, kantariak aipatzen digunez.
Folk-rock musikaren ildotik
Plaza taldea direla dio Jamak, dantzatzeko musika egiten dutela. Lau ordu irauten duten zuzeneko ekitaldietan kantu propioez gain bertsioak jo ohi dituzte, baina azken diska honetan bi abesti besterik ez ditugu bersionatu. Beste guztiak gu geuk idatzirikoak dira. Kantuen bersioak egiterakoan ez dute erizpide finkorik erabiltzen, normalean gustatzen zaizkigun kantuak aukeratzen ditugu; denetarik sartzen dugu. Maila horretan ez dugu mugarik jartzen.
Halere esan behar azken aldian gero eta argiago nabari dela, herri soinu tresnen erabilera. Orain urte bete inguru ekin genion musika tresna konbentzionalez gain, herri instrumentuak sartzeari, gaita dela, xirula dela, alboka dela eta beste. Esan daiteke, folk-rock aldera jo dugula eta hemendik aurrera ere bide horri eutsiko diogula''.
IZ-ren estudioetan grabaturiko diska honekin gustora azaltzen zaigu Jama. «Benetan kontent irten gara lanarekin. Oso baldintza onetan egin genuen grabaketa». Zuzeneko soinua isladatzea izan da beraien helburua. «Ez dugu esan nahi zuzeneko indarra, horretarako zuzenean grabatu beharko bait litzateke. Baizik eta zuzenean egiten duguna errespetatzen saiatu garela. Gauza berri asko sartu gabe". Bestalde kantuen artean ez dute ari bat mantendu nahi izan, «kantu bakoitza oso desberdina da. Sarritan diska bat entzun eta konturatzen zara kantu gehienak antzekoak direla eta benetan aspergarri suertatzen direla. Hau ekiditzen saiatu gara».
Esan azken aldian zuzeneko emanaldietan kantu guztiak euskaraz egitea deliberatu dutela. Sarritan hemengo taldeen bersioak jotzean gazteleraz zirenak hala kantatu izan ditugu. Baina orain gure emanaldien ehunetik ehuna euskara hutsez da.
Uda honetarako ez zaie kantaldirik falta, ez horixe. «Halere aurtengoan bestetan baino gutxiago egingo ditugu. Benetan nekagarria suertatzen bait da uda osoan Euskal Herriko mutur batetik bestera ibiltzea. Aurten gauzak lasaiago hartuko ditugu.
E.IRAZOKI
49

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakMINXORIAK
EgileezIRAZOKI1Kultura