TORRONTEGI: "BERTOKO SPONSORREZ EUSKADI ORDEZKATU GURA DUT"


1990ko ekainaren 24an
Herri Torrontegi moto-gidariari elkarrizketa.

Azken hilabeteotan jasan duen lesio txarra gainditurik
TORRONTEGI: "BERTOKO SPONSORREZ EUSKADI ORDEZKATU GURA DUT"
Herri Torrontegi berba egiteko 'guka' ari da ia beti. Berak aurpegia eman arren, atzetik Alejandro anaia baitauka. Moto-zaletasuna ere Alejandrok txertatu ziola. Anaiak moto-istripu itzela jasan zuen, elbarrituta geratzeagatik entrepresatik bota egin zuten diru-laguntzaren truke. Diru hau dela medio Alejandrok "Ringini" mototzar bat Italiatik ekarri ahal izan zuen. Holan hasi zen 215km orduko abentura, moto-gidari profesional, beti aurrera sekulan atzera jo behar duen ahari batena.
Torrontegi, "Herri" goitizena txikitandik. Plentzia-Gorlizen jaioa Apirilaren 19an, 23 urte, "Aries". 1m 64, 55/56 kg. Begi urdin, ile horidun. 215km-etara irits daiteke 125 zentimetro kubikodun motoarekin. Egun 'Honda' marka darabil. Gaurko Sponsor nagusienak: Repsol, Honda, BBV, Servitrans. Txapelketetan 1984ean hasi zen. Espaniako Junior Txapelketan 80-125 z.k. kategorian. Egun "super" kategorian dabil, senior-etik pasa barik.
ARGIA.–Zergatik jauzi egin zenuen zuzenean juniorretik superrera?
HERRI TORRONTEGI.–Gehien interesatzen zitzaiguna mugak zabaltzea zen, Mundukora jotzea ahalik eta denbora laburrenean ahalik eta gorenera. Esperientzia lortzeko, diruska gehiago ere lortzeko. Pozik nago nagoen lekuaz baina heldutasun falta nabaritu dut. Beretala igarotzeak ez dit ontzeko aukerarik eman, seniorretako hiru urteek ematen dizuten aukera. Urte gogorra oso, 1985ekoa. Mundialetarako frogak egin nituen. Ez dago Mundialetako Maila Espaniako Mailarekin konparatzerik; ezta urrik ere! Itzelezko koskorroiak hartu genituen.
A.–Nork erabaki zuen batetik bestera igarotzea?
H.T.–Daukadan guztia nire anaiari zor diot, Alejandrori. Berak aholkatu zigun. Lehenik Espaniako Txapelketa, hortik Europakoetara, ostean Mundialetara. Gutxi gora behera berdin kostatuko litzaigukelakoan. Matrikulek ez dute piperrik balio. Baina beharrezkoa zaizu sona bat, Espanian ezaguna izan edo-ta lehendabiziko bosten artean egon mundialetan aurkeztu ahal izateko. Hasierako "Ringini"ak balio zidan, baina ostean 36 denbora hoberenak lortzeko ez zidan balio izan. Ez zen konpetitiboa, lehiatsua. Irabaztetik atzean gelditzera sano gogorra egin zitzaidan. Irten behar izan genukeen medio gehiagoz baina horretaz gero konturatzen zara.
A.–Jauzketak. Badirudi profesioko arrisku latza dela jauzketa...
H.T.–Nik esango nuke profesioan dugun traumarik haundiena jauzketak direla. Baina gainditzen saiatzen zara bestela ez duzu lasterketarik egiten. Nik azken aldi honetan bolada txarra eduki dut. 89ko bolada txarto hasi genuen. Japonian adibidez, oso txarto jausi nintzen. Birgune batetan, 60km orduko nindoala, itzelezko zorte gaitzaz. Lesio txar-txar bat daukat orduz geroztik.
Baina Japonian hasi baino lehen buru hauste ugari izan genuen. Bost egun lehenago eman zizkiguten motoak, normalena hiru hilabete delarik. Bestalde ekipo osoa berria zen, ez genuen elkar ezagutzen eta beharrezkoa da elkar ondo ezagutzea.
A.–Zeure gaitzetik errekuperatu al zara?
H.T.–Motoz iblitzeko beste bai, %100. Baina ikusmena eta indarra ez, %30a baino ez daukat, jakina, beste eskuarekin alderatuz.
A.–Zein izaten da moto-gidariaren estualdirik estuena?
H.T.–Primeran zoazenean jaustea, mina hartzea. Estualdia baino amorroa dela esango nuke. Jauzketa batekin dana pikutara doakizu. Niri Japonian jazo zitzaidan legez.
A.–Atzerrian ze nolako harremanak daude "espainolen" artean?
H.T.–Harremana txarra ez da. Baina halere hotz samarra. Norbera norberaren ekipoan dabil, bakoitzak bere sponsorraren koloreak defendatuz. Zeu zeure ekipoarekin zaude. Baten batek eskain diezazuke laguntza, ahal den neurrian, zeuk bezalaxe. Baina ezin esan beste munduko armoniarik dagoenik.
A.–Zeu besteentzat "espainola" zara, ezta?
H.T.–Bai, jakina.
A.–Zeuk Japonian nolabait Espaniakoa zarela esaten duzu?
H.T.–Neuk "Spanish" naizela eta abar diot hasieran, gero "Baskeland" diot, ez? Beti diot, "Basko", "Iparraldekoa".
A.–Besteek ulertzen dute?
H.T.–Bai, bai. Jende askok bai.
A.–Anedoktarik, Euskadikoa zarela esateagatik?
H.T.–Zenbait. Ez naiz zuzen non gertatu zen gogoratzen. Bilbokoak ginela esan genien. Ez zuten ulertu. Nik beti Bilbo diot, Japonian errezago baita Bilbo ezagutzea Plentzia baino. Orduan nik jarraituz "Baskenland". Orduan haiek "A ETA ETA". Bizpahiru bider jazo zaigu hau. Galdetzen dizute "Terrorist?". Eta guk ezetz, "No, no!!!". Jendeak Euskalherriari beldur dio.
A.–Seguruenik ea egunero bonbarik jartzen dugun galdetuko ere?
H.T.–Bai, komentatzen dute. Baina nik behin eta berriro ezetz hemen ederto bizi garela-ta, bestelakorik gertatzen dela hemendik. Ni gai horretan ez naiz sartzen. Ezagutzen ez dudalako. Ni ahalegintzen naizena, zera, kanpoko jendeak hau herri zoragarri gisa ikus dezala. Niretzako dena, hots, zoragarria.
A.–Sito Pons eta horrelako pertsonek desberdin ikusten zaituzte?
H.T.–Ez dakit ba! Orain TB-ak beti "EI Vasco" esan ohi du. Txantxa modura, "Euskaldun alu hori!" kazetari batek, eztiki esan ere, esan du. TB-ak beti zehazten du, nire izena aipatzearekin batera. Ez dute, adibidez, "Aspar Balentzianoa" esaten. "Geure Aspar pilotoa" baizik. Nitaz ere esan dute "Geure pilotoa H.T.". Baina nire izenarekin beti zehazten dute. Ez dakit zergatik izango den, bakarra izango naizelako ote? Ni poz pozik.
A.–Nola egiten da sponsorra bilatzeko?
H T.–Geure penak eta negarrak kontatu dizkiegu entrepresa desberdinei. Ate joka, mila ate ez, miloi bat ateetara jo genuen, hastapenean ezetz borobilak leku guztietatik jasoz. Azkenean beti egoten da baten bat laguntzeko prest. Igaz, BBV-k eskeini zigun. Eta geu poz-pozik. Euskaditik datorren entrepresa delako. Ez da Repsol bezala, zuzenean Madrildik datorrena. Bertoko Servitrans-ek ere sostengatzen gaitu.
A.–Posible balitz sponsor osoa bertokoa izatea gustatuko litzaizuke?
H.T.–Egia esan, hemen moto mundua arras apalduta, amatata dago. Oraindik bide luzea daukagu baina iritsiko zaigu eguna ekipo osoa bertokoa izango dena. Ederra litzateke babeslea eta zuzpertzailea be hemengoak izatea. Euskadiko koloreak eroateko moduan. Zaila izango da euskaldun bakarra naizen heinean baina egun batez lortuto dugu.
ERMIÑE M. BELAUSTEGIGOITIA
Herri Torrontegi, Jerez-ko saria irabazi ondorengo ongi-etorrian.
42-43

GaiezKirolaMotoziklism
PertsonaiazTORRONTEGI1
EgileezBELAUSTEGI1Kirola

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude