Bizkaiko Emakumeen Asanbladako Begona Goñirekin
Bizkaiko Emakumeen Asanbladako Begona Goñik:
«Euskal Herrian ez dago mugimendurik»
ARGIA.–Atzerritik ekarri dituzue lekukotasunak. Zein helburuz?
BEGONA GOÑI.–Joan den urtean hemengo jendea egon zen. Espainian badago une honetan gai honetan lanean jendea baina lan sakona eginda daukatenak kanpotarrak dira, Berlingoak eta Italiarrak. Denbora luzea daramate horretan.
Bestalde Euskal Herrian ez dago mugimendurik.
A.- Zer iruditu zaizkizue lekukotasun hauek?
B.G.–Hemen ez dago espeientziarik. Guk gai honetaz eztabaidatzen daroagu eta zenbait gauza barri beste batzu zahar iruditu zaizkigu. Interes haundia daukate eztabaidok. Publikoki hitzegiten delako eta ikuspuntu desberdinak plazaratu direlako gure eztabaida sakontzeko.
A.–Aipatzen den ardatz nagusienetariko bat feministen eta prostituten arteko uztarketa falta da. Hemen nola dago egoera ?
B.G.–Nik uste dut, beste lekuetan gertatzen den bezala, harrera desberdinak daude feminista mugimendu barruan. Badaude emakumeak abolizioaren alde, eta besteak. Une honetan eztabaidatzen ari gara. Ezin esan hemendik ala hortik gabiltzan. Gainera niri ez dagokit esatea. Bestalde mugimendu feministaren barruan iritzi desberdinak egotea on deritzot. Geure iritziak argitzen ari gara. Ez dago ez iritzi tinkorik.
ERMIÑE M. BELAUSTEGIGOITIA
ITXASO FERNANDEZ
20