argia.eus
INPRIMATU
«Legearena baino arazo handiagoa da hezkuntzarena»
2021eko uztailaren 23a
Mirari Bereziartuarekin elkarrizketan.
MIRARI BEREZIARTUA
«Legearena baino arazo handiagoa da hezkuntzarena»
Hauteskunde bezperatan euskal eskola publikoaren legea berriro ere eztabaidagai bihurtu denean, Mirari Bereziartuaren hitzetan, Euskal Herriko ikastolen Konfederakundeko iritzia jaso nahi izan dugu guk.
ARGIA.–EAJ eta PSEk euskal esko. la publikerako bidean, legealdi honetan bertan akordioa lortuko dutela azaldu dute berriki. Zer dakizue horretaz?
MIRARI BEREZIARTUA.– Akordioa egin duten edo egin nahi duten ez da gauza bera. Hori da jakin behar duguna, balorazioak arras ezberdinak bait dira. Akordioa guztiok nahi dugu.
A.–Badirudi legealdi honetan bertan lortu nahi dutela?
M.B.–Akordioa egin nahi dutela besterik ez dakigu, baina egutegia ikusita, ez dugu uste legealdi honetan bertan egin nahi dutela esan dezaketenik. Datorren legealdiari begira bakoitza bere planteamenduak egiten ari dela beste gauza bat da.
A.–Zein baldintzatan sinatu daiteke akordio hori?
M.B.–Ez dela denbora asko ARGIAn adierazi nuen bezala ikastolen elkarteak betidanik azaldu du akordioaren interesa, irakaskuntzaren munduan denbora batean estabilitatea lortzea interesgarritzat jotzen delako. Ikuspegi horretatik akordioak nahiko zabala izan beharko luke, konsensu handikoa, erakunde sozialek merezi duten protagonismoa izango duten akordioa. Horiek dira guk azken kongresua burutu genuenetik azaldu ditugun baldintzak.
A.–Zein da alderdi politikoen jarrera?
M.B.–Ez da erraza hori jakitea, hezkuntzaren gaia ez bait dago gainontzeko arazoetatik ate, dana nahiko lotuta joaten da. Erabaki maila alderdi politikoei dagokie. Oso argi daukagu bakoitzak gure paperak ditugula, eta guk geurea bete behar dugu.
A.–Paktu honen bitartez ez al dute indar sozial honen potentzialitatea mugatu nahi?
M.B.–Arrisku hori beti eman daitekeen arriskua da, bai gestioa egiten ari diren alderdi politiko batzuen aldetik, eta bai oposaketa egiten duten aldetik. Indar handia duenak potentziak indartsuak manipulatu nahiko ditu. Dena den lehen esan dudanarekin lotzen da, alderdi politikoek azken erabakia izan arren, indar sozialak badute zer esanik.
A.– Nola dago egun arazca eta aurrerantzcan zein pauso eman behar dira?
M.B.–Hezkuntzan dagoen arazoa legearena baino askoz potoloagoa da. Hezkuntzaren osotasunean apostu egin beharra dago, arazo asko daude konpontzeko, eta horiei erantzun behar zaie. Akordioa hor kokatu behar da. Legearena baino arazo handiagoa da hezkuntzarena.
25

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakEuskal Esko
PertsonaiazBEREZIARTU3
EgileezPETRIKOREN1Gizartea
EgileezARRIETA5Gizartea