argia.eus
INPRIMATU
Juanan ‘Boti’ Aranburu:
1990ko ekainaren 17a
Juanan 'Boti' Aranbururekin elkarrizketan.
Telebista Irratia
Juanan 'Boti' Aranburu:
"PTBn Udaletxeko bandoak baino sinesgarriago izan nahi dugu"
Plentziako Telebistak Udal filosofia daroa, Udaletxetik herrira eta herritik Udaletxera harremanak estutuz. Ez da ordea osoki 'udal' telebista, honetatik urtean 150.000 pezeta jaso arren, beharrak estaltzeko milioi bat behar bait du. Lokala Udalarena da, eta baita honen sostengua ere.
PTB-ko sortzailea, diru-ekarlea eta zuzpertzailea dugun 'Boti' Aranburu Plentziako zinegotzia ere badugu.
ARGIA.– Udalarekin harreman estuak dituzue?
B.A.–Bai, baina ez dugu politika mailan Udaletik dependitu nahi, udal telebistei gertatu ohi zaien modura, horrexegatik diot 'udal filosofian' ari garela.
A.–Udal zerbitzua hortaz?
B.A.–Horixe bera. Udal zerbitzua bai, baina burujabeduna, independientea.
A.–Nola gauzatzen da udal zerbitzu hori?
B.A.–Geuk ez dugu eritzirik ematen. Ahotsa eta aukera ematen diogu istilu-iturriari eritzia plazaratzelo. Orduan alkatea, zinegotzia edo datorren datorrelako herritarra mintzatzen da.
A.–Besteek hartzen dute esatekoaren zein esandakoaren ardura?
B.A.–Hala da. Edonor onartzen dugu, edonork daukalarik ere iritzia emateko eta berba egiteko aukera; beti ere biraoka hasten ez zaigunean eta gu errespetatzen gaituen heinean.
A.–Nola erantzuten dute Udaletxeko arduradunek?
B.A.–Gu ez gara isildu. Nire lema da Udaletxeko bando batek baino sinesgarritasun haundiagoa edukitzen saiatu behar dugula. Beti ere kontrastatuz, objetibitatearen izenean ahalegintzen gara jakina
A.–Emaiguzu albiste istilutsu baten adibidea.
B.A.–Igaz eskualdeko eskolarekin istilua sortu zen, Lemoiz eta Plentziako alkateen artean. Ezinezkoa gertatu zenez une berean eta hemen alkateok elkartzea, Lemoizko alkatea grabatu genuen lehenik. Itxaron genuen harik eta bigarrena grabatu arte. Bigarrenak ez zekiela Lemoizkoak esandakoaren berri. Ostean Plentziakoari aukera eskaini eta ondoren bi eritziak montatuta aideratu genituen. Guk egindako eran, alkateok batera hemen aurrez-aurrezka aritu nahi ez, biak eman ahal izan genituen.
A.– Horrek lagundu zien eztabaidan, baitirudi hasarretuta zebiltzala...
B.A.–Nahiz eta elkarri gauza gogorrak bota, hasarrealdiak hilabetez baino ez zuen iraun. Ostean dena lehen legez.
A.–Plentziarrek parte hartzen al dute PTBn?
B.A.– Partehartze mota bi dago. Zeozerretan zaletuak, rugbykoak adibidez. Norabait doazenean kamara hartu eta grabatu, guk hara joan behar barik. Bestea, kritikak egozten dizkigutenak dira. "Aizue, azkenengo saioa asperraren asperra", esaten digutenetarikoak. Aholku-emaile direnak.
A.–Aholku horiei jaramon egiten diezue?
B.A.–Izandako akatsen zuzenketak kritika horiei esker burutu ditugu. Era horretarako kritikak jasotzen ditugu. Ikusle horiek nahikoa egiten dute PTB ikusiz gero.
A.– Gerorako norabiderik?
B.A.–Hiru mila biztanledun herri batentzako hau lujoa da, telebista txiker hau mantentzea; ez dago albiste nahikorik, publizitatea egitea murriztuegia. Aurrera egiteko eskualdeka ibili beharko luke. Getxo eta Sopelaldetik proiektuak datozkigu. Horiekin telebista batean urtu eta Uribe-Kostalderako proiektu bakarra erditu. Hortik lihoake irtenbidea, esparru zabalagoan eta elkarren baliabideak batuz.
ERMIÑE M. BELAUSTEGIGOITIA.
61

GaiezKomunikabidTelebistaHerri telebPlentzia Te
PertsonaiazARANBURU4
EgileezBELAUSTIGO1Komunikabid