argia.eus
INPRIMATU
"Gas naturala etorkizuneko energia da"
2021eko uztailaren 23a
Fco. Javier Escabelekin elkarrizketan.
FCO. JAVIER ESCABEL
"Gas naturala etorkizuneko energia da"
ARGIA.– Petroleoa eskas, energia nuklearra krisian... ze etorkizun ikusten diozu gas naturalari?
Fco. Jabier Escabel.– Petroleoaren erreserbak 35 urtetan amaituko direla aurreikusten da, eta gas naturalak aldiz, oraingoz lokalizatuta dagoenak, 65 urte inguru iraungo du kontsumoaren garapenak berdin jarraitzen badu. Gainera erregai gartia da, azufrerik ez bait du eta atmosfera gehien kutsatzen duen anhidrido sulfurosorik ez du sortzen. Gasteizko Unibertsal eskolan egindako ikerketen arabera, garti ikusten da energia iturri hau erabiliz gero atmosferako SO2ak behera egiten duela.
A.–Ze eragozpen dituzue honen komertzializatzerako?
F.J.E.–Hodi sare industrialaren menpe dagoela erabat. Baina bestela abantaila handiak ditu merkaturatzeko, lurrazpitik jaso bezala erabiltzen bait da etseetan. Tratamendu fisiko arinez iragazten da, partikula solidoak bereziz, eta usaina ematen zaio ihesaldiak nabarmentzeko. Beste erregaiek aldiz destilazio eta beste hainbat eraldaketa jasan behar izaten dituzte erabili abal izateko. Garbi dago azken urteotan hasi duen kontsumo tendentziak iraun egingo duela. Gas naturala etorkizuneko energia da; nik behintzat horrela daratusat. Oso erosoa da gainera, ez da metatu betar, aldiero etxeko beharrak asetzeko adina lor daiteke, eta ez da energia garestia. Aipagarria da Aretxabaletako kasua, non erabat onartua izan den, eta dagoeneko bertan 600 erabiltzaile ditugu.
22

GaiezEkonomiaIndustriaBesteak
PertsonaiazESCABEL1
EgileezFERNANDEZ6Ekonomia
EgileezMAKAZAGA2Ekonomia