Jose Julian Bakedanorekin elkarrizketan.
Jose Julian Bakedano: "Estatu osoan ez dago zine eskola ofizial bakar bat"
Argia Zeruko zenean astekariko kolaboratzaile zen zinema arloan, gai honetan betidanik jantzita egon da eta, Durangotarra, 10 laburmetraiaren (tarteon Ikuska 9a) eta Oraingoz izen gabe. erdimetraiaren egile da (zuzenean euskaraz egin den filme profesional bakarra). Gaur egun Bilboko Arte Modernoko Museoko erakusketa eta zine egitarauaren arduraduna da. Zine kritikan aritua, datorren astean epaimahaiko izango dugu Lekeition.
ARGIA.. Nola baloratzen dituzu Lekeitio eta Zestoako Zinema Bilerak?
JOSE JULIAN BAKEDANO.- Niri beti iruditu zaizkit oso interesgarriak, batetik, profesionaldu nahi ez duenak bileron bidez bere lana erakusteko aukera daukalako eta, bestetik, gaztetandik zinema munduari ekin nahi dionari saiatze bide bat eskeintzen diotelako. Zuzenean Lekeitiokoa aipatuz gehien deitzen duena bere osotasunean euskaraz bututzen dela da.
A.-Horretaz gain, Bilerak ematen du maila? Ze maila dago amateur munduan?
J.J.B.-Bai, Super 8an jende oso ona egon da eta dago, baina behin maila bat lortu dutenean arazo bati egin behar izan diote aurre: edo profesionaldu edo bertan behera utzi. Ezin duzu hobbytzat mantendu, batetik, sozialki txarto ikusia dagoela domingerotzat zauzkatelako eta, bestetik, bizi dugun gizarte honek maila guztietan erabat profesionaltzera zaramatzalako.
A.. Baina, profesionaltzeko arazoak egongo dira, ezta?
J.J.B.- Denak. Europa osoan oztopoak izugarriak dira. Kostoak erabat igo dira, eta ondorioz ikuslegoa bilatzera beharturik zaude, hau da, filme komertzialak egitera, bestela ez duzu inola ere ipinitako dirua berreskuratuko. Honek banaketa egokiaren behar izana dakar. Europan autore zinea krisian dago batetik ikuskizun handiak yankien esku daudelako eta bestetik, tokoian tokiko historioak ez diralako deigarriak inorentzat.
A.. Meriatu arazoez 8ain, prestatuntza arloa nola dago?
J.J.B.- Ba, Arte Ederretako fakultatean bada irudiaren arlo bat eta gero badira Lanbide Hezitetan irudiari buruzko ikasketak, baina estatu osoan ez dago zine eskola ofizial bakar bat. Indarrean diren ikasketak kamarari eta editaiari da gozkio, baina zinearen beste arloak gidoia, dekoratuak etabar ikutu ere ez dira egiten.
S.M.
47
Gaiez\Kultura\Zinema\Topaketak
Pertsonaiaz\BAKEDANO1
Egileez\MADARIAGA8\Kultura