argia.eus
INPRIMATU
"ETB-k esfortzu handia egiten du haurrei dagokienez"
2021eko uztailaren 23a
Totirekin elkarrizketan.
Toti:
"ETB-k esfortzu handia egiten du haurrei dagokienez"
'Toti' ez da pantailan agertzen, guk panpinak ikusten ditugu: Poli, Flaneryren astakiloak... Haurrentzat programak egiten ari da aspaldian berrogei urteko emakume hau Euskal Telebistan, aurretik Kukubiltxorekin herriz herri ibili ondoren.
ARGIA.–Zein da'Toti'?
Toti.– Emakume bat, berrogei urtekoa, bi seme-alabarekin; Frantzietatik etorri eta duela 14 urte Larrabetzun bizi gara, baina berez Gasteizkoa naiz. Etorri ginenean, hemen Larrabetzun ez zen ezer haurtxoentzat, ez antzerkirik, ez ginolik herriko jaietan. Orduan, panpin batzu egin genituen eta kasetekin Lurdes Iriondoren Txanogorritxu plazaratu genuen. Herriko gazteekin aurrera egin genuen, zenbait gauza prestatu gabonetan... eta Kukubiltxo taldea sortu genuen. Taldearetin urtebetez ibili ginen herriz herri, ezer kobratu gabe, euskaraz egiteagatik bakarrik, umeak bere hizkuntzan egiten bait du jolas eta hori oso inportantea da. Gero ETBra etorri nintzen. Gure lehen lana 'Borobil' seriea izan zen, ume txiki-txikientzat. Gerora beste hainbat lan egin dugu, eta horien artean, nik Poli sortu nuen, eta hiru urtez Poliren istorioak idazten aritu. 'Banan banan' programa didaktikoa egiten ere aritu gara hiru urtez astero, ekologiaren alde, eskulanak, esperimentuak eginez, eta panpin askorekin. Flanery-ren panpinak ere egin genituen. Lan polita dela uste dut, eta esker gutxikoa.
A.–Zein da bada Poli, zer da haur batentzat bere antzekoa den panpina?
T.– Poli ume bat bezala ikusten dute, beraiek bezala: beren arazo, jenio, barre, lagun, eskola, bronka etabarrekin. Poli sortzerakoan, asko pentsatu genuen: nolako panpina egin, extralurtarra edo nolakoa. Eta erabaki genuen onena haur bat zela, sei-zazpi urte inguruko mutil arrunta, umeek telebista piztean heroeak besterik ez bait dute ikusten. Poli egin genuen, eta oso pozik aritu gara. Nik Poliren laguna manipulatzen dut, Peter. Urte hauetan milaka eta milaka orri idatzi ditut, Poliren istorioekin. Nolabait nire semea izan da, haiekin batera hazi da, beraien inguruan sortu dut.
A.–Baina orain Poli desagertzeketan da, eta zuk programa berri bat zuzendu behar omen duzu, haurrentzat...
T.–Bai. Izena pentsatzen ari gara, baina oraindik ez dugu aurkitu. Oso zaila da programei izena jartzea, eta pertsonaiei, 'Txotxolomokolo', 'Mozolo'... oso zaila da. Programa hau ia ordubiz luzatuko da egunero, eta bertan izango dira informatika, txapelketa-leihaketak, txontxogiloak, majia, eskulanak, mimoa, kirola, haur eta gazteei eginiko inkestak, marrazki bizidunak eta luzematraiak.
A.–Zer eritzi duzu Euskal Telebistek haurrentzat eskaintzen duen programazioaz?
T.–Uste dut telebista honek esfortzu izugarria egiten duela bere programazioan haurrentzat. Hasteko, euskaraz egiten duelako, eta ondorioz gazteleraz ari direnekikoen konpententziari aurre egin. ETBk euskarazko haur programazio baten alde apostu egiteak beti ere zerbait esan nahi du. Horrekin audienizia galtzen du, ez bakarrik haurrak, baita heuren gurasoak ere, euskaraz ez dakitenak. Audientzia sakrifikatzen du euskararen alde haurren kasuan, eta ez dut uste hori onesten zaionik. Niretzat esaterako, errazagoa litzateke gazteleraz aritzea, baina badut arrazoirik euskeraz aritzeko: haurrek hori behar dutela uste dut, eta gainera gustatzen zait. Euskaraz ikasi nuen, baina oraindik baditut zailtasunak hala ere; idazterakoan ez, baina bai hizketan. Bestalde, telebista saiatzen da ikuskizunak eguneratzen, antzerkiak direla, programa didaktikoak, marrazki bizidunak... eta egunero betetzen dira gutxienez bi ordu. Orijinaltasuna, orijinaltasuna... dena asmatuta dago, eta gauzak egiteko modua da orijinala izan daitekeena. Benetan uste dut, haurrei dagokienez ETB saiatzen dela, eta emaitza ona dela.
AMAIA ETXEZARRETA
61

GaiezKomunikabidTelebistaETBuzendariak
PertsonaiazTOTI1
EgileezETXEZARRET5Komunikabid