argia.eus
INPRIMATU
"Bertso bukaerarako uzten da ideia eta bitartean desarroilatu".
2021eko uztailaren 23a
Jon Sarasuarekin elkarrizketan.
Jon Sarasua:
"Bertso bukaerarako uzten da ideia eta bitartean desarroilatu".
ARGIA.–Tablado gainean gaijartzailea gidatzailea denez, gaia botatakoan bertsolariak lehen idela nolakoa izaten du, bertsoa osatzeko?
Jon Sarasua.–Beno, gaia hor dagoenez, zer gauza berri edo indarreko esan dezakedan pentsatzen dut lehenengo segundu horietan. Ondoren, errima eta oinak etorriko dira baina garrantzitsuena bertsoari indarra emango diona pentsatzea da.
A.–Bertso bukaeran mantentzen al duzue funtsa?
J.S.– Bai, garbi dago ideia bukaerarako utzi eta bitartean bertsoan desarroilatzen dela.
A.– Tablado gainean eserita zaudetenean, zer nolako hizketaldiak mantentzen dituzue?
J.S.–Askotan bertsoak aztertzen, hau ere esan zezakeenedota hobe egin zezakeen
A.– Bertsolariak zer pentsatzen du lehenik bertsoa osatzeko?
Jokin Sorozabal.–Lehenengo lana bertsoaren bukaera edo punttua asmatzea litzateke. Gero, bukaera horren arabera esaldia eta oinak prestatzea. Eta jendea entzuteko zain baldin badago, ez du gehiagorako astirik ematen.
A.–Zer nolako bitxikeriak esaten dituzue eserita aurkitzen zaretenean eta beste batzu aurrean kantari?
J.S.–Normalean kantatzen ari diren saioa epaitzeari ematen diogu; nik hau esango nioke, ondo ari duk, gustatu al zaik bota duenaeta horrelakoak...
BOTA PUNTTUBA
56

GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaSARASUA2
PertsonaiazSARASUA2