argia.eus
INPRIMATU
"Beloki jaurlaritzaren proiektua erredaktatzen ari da"
1990ko ekainaren 10
Amatiñorekin elkarrizketan.
L.A. ARANBARRI «AMATIÑO»
"Beloki jaurlaritzaren proiektua erredaktatzen ari da"
Egunako zuzendari eta Deia egunkariko kazetari, Jaurlaritzaren konfiantzazko gizona euskarazko egunkariaren gaian. Badu zer esanik gizon honek euskarazko egunkariaren gaian.
ARGIA.– Uzteilaren 31an Eusko Jaurlaritzak Eguna eta Hemen~i diru laguntzak kenduko dizuela azaildu duzue Egunan. Zer diozu horretaz?
AMATIÑO.– Zurrumurroen sailean azaldutako berria da hori, eta nahiz eta hamarretik bederatzi egia izan, ezin izaten da honelakorik ziurtatu. Niri ofizialki ez didate ezer esan, hori egia dela jakingo bagenu, zuzendaritzaren nota gisa azalduko litzateke lehen orrian, ez zurrumurruetan.
A.–Uztailaren 31tik aurrera Egunak kalean jarraituko du?
A.–Momentuz behintzat, ez dugu ez ateratzeko erabakirik hartu. Erabaki hori ez dut nik hartu behar, Iparraguirre S.A.ko administrazio kontseiluak baizik. Kontseilu hau hilean behin biltzen da, beraz ekainaren bostean edo uztailaren hasieran hartu dezakete erabaki berririk.
A.–Dirulaguntzaik moztuko direna ren iritzia oso zabaldua da ordea.
A.–Jaurlaritzaren azalpen ofiziala etorri beharko litzateke horretarako. Erabaki horrek ordea, ez du Egunaren desagerketa derrigortzen, Iparraguirre S.A.k hartu betarko luke erabaki hori.
A.–Bete al dituzte Hemenek eta Egunak hasieran zehaztutako helburuak? A.–Prozesua luzeegia izan da, ez luke inolaz ere hiru urte baino gehiago iraun behar. Hala ere izan dira zenbait aportazio, astero kioskoan euskarazko egunkaria erostera ohitu den jende kopuru bat sortzea lortu dugu. Hori izan da aportazio nagusia.
A.–Egunkaria sortu bitartean zubi bezala aritzea zen beste helburu bat.
Egunkaria kaleratzeko garaia ailegatu al da?
A.–Gizarte honek egunkari bat behar du, euskarak egunkeri bat behar du. Behar hau asetzeko, egunkari bakarra nahikoa da, gaur egun dauden bi projektuek bat egin beharko lukete.
A.–Bi prolektu al daude?
A.– Bai, "Egunkaria Sortzen"ena eta Jaurlaritzarena. Beloki Jaurlaritzaren proiektua erredaktatzen ari da, abenduan edo urtarrilean kaleratuko den egunkariarena. Dirua eskatu gabe, Korrikarik egin gabe, kartelik pegatu gabe gauzatuko den proiektua.
A.–Hasiera batean ez al zen rnarkoa definitzeko sortu talde hau?
A.–Proiektu honek hiru fase izan ditu: ClESen azterketak osatu zuen lehena, "Estudio de viabilidad del diario matutino", bigarrena eta Beloki gauzatzen ari den Projektua azkena.
M.A.
25

GaiezKomunikabidPrentsaEuskaraz pr
GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakJaurlaritza
PertsonaiazARANBERRI1