argia.eus
INPRIMATU
Thierry Delobel: "Euskara ez da hizkutz nazionala baizik eta hizkuntz erregionala»
2021eko uztailaren 19a
Thierry Delobelekin elkarrizketan.
Thierry Delobel: "Euskara ez da hizkutz nazionala baizik eta hizkuntz erregionala»
ARGIA: Zerk bultzatu zintuzten Ikas-bi elkartea sortzera?
Delobel: 86an sortu ginelarik garai berezi batean, amalgama bat zegoen euskararen irakaskuntza eta helburu politikoen artean. Iduritzen zitzaigun gure postura argituz ordurate egiten ari zen lanari buruzko erizpidea aldatzen abal zela. Guretzat euskara ez balta hizkuntz nazionala baizik eta hizkuntz regionala.
Gure helburua zen haur gehiagori euskara erakustea ingurumen publikoak ahalmen gehiago ematen bait ditu estatua partaide delarik. Bestalde hizkunta gehiago ikasiz, hautu gehiago eskaini nahi diegu gure haurrei bikario gizartean. Ez dugu gizarte proiekturik, jakina; ate ireki bat badago hegoaldera. Hizkuntz proiektu bat badagu bakarrik eta posibilitate gehiago eman nahi dugu Euskal Herria ongi bizitzeko eta funtsean ados gara errateko euskara gabe Euskal Herriak ez duela zentzurik.
A: Pedagogiaren aldetik zein da zuen berezitasuna?
D: Haur gehienek gure klaseetara heldu direlarik frantsesez hitz egiten dute. Lehentasuna frantsesari ematen diogu. Gauzak frantsesez finkatu ondotik euskaraz finkatzen ditugu. Frenet metodoa (Seaskak erabiltzen duena) baztertzen dugu, eta guretzat gure lanaren irakaskuntza konplementarioa da.
A: Zer diozu Seaskaren lanez?
D: Frogatua da Seaskaren lana funtsezkoa izan dela baina akuilua izan bada, Seaskak ezin izan du neurri bat gainditu. Seaskaren haur kopurua aztertuz, azken urteetan gelditze bat nabari da. Kontzientzia hartze bat izan da euskararen alde baina beldur bat sumatu da hizkuntza eta proiektu politikoaren arteko nahasketarengatik. Horrek Seaska ez zela aterabide baliagarri bakarra euskara mantendu nahi dutenentzat adierazten zuen.
A: Gurasoek nola ikusten dute Euskat Herri bati buruzko proiektua?
D: Gurasoentzat helburua ez da Ipar eta Hego aldeen artean herri berri baten eraikitzearen barnean sartzen. Errealitate regional bat mantentzeko proiektuan baizik. Hastapenetik helburu politikoak bazterrera utzi ditugu. "Gure haurrek euskara ikasiko dute" da pasio bakarra. Gainera frogatzen dugu arrazoia genuela gero eta haur gehiago sartzen direlaio klase elebidunetan.
A: Zein da Pariseko Ikas-biri buruzko postura?
D: Parisek ikuspuntu ezezkor batetik hartzen du beti Euskal Herria, min guttien egiten duena, guttien mugitzen dena kontutan hartzen du. Ez dira batere pedagogiaz arduratzen.
A: Zer diozue Seaskak izenpetu duen azken akordioaz?
D: Seaska, eskola pribatuen elebitasuna eta Ikas-bik osagarrizko irakaskuntza daramatela diogu. Gero uste dut Seaskako klaseetako haur kopurua nahiko ttikia dela, egoera hori baliatuko dugu podere publikoekin negoziatzeko gure klase baten irekitzea ezeztatzen badigute haur kopuruarengatik.
I.E.
47


GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkas-Bi
PertsonaiazDELOBEL1
EgileezETXEBERRI11Gizartea