argia.eus
INPRIMATU
Mikel Mendizabal: "Bertsolaritza asignatura baino Euskararen barne irakatsi behar da"
2021eko uztailaren 23a
Mikel Mendizabalekin elkarrizketan.
Mikel Mendizabal: "Bertsolaritza asignatura baino Euskararen barne irakatsi behar da"
ARGIA.–Nola baloratuko zenuke orain arteko Eskolarteko Bertsolarien Txapelketa?
Mikel Mendizabal.–Txapelketa hau duela bederatzi urte hasi genuen, zaletasuna eta euskal giroa zuzperizeko ikasteletan, eta gerora eskola publiko eta pribatuetara ere zabaldu ditugu ateak.
A.–Nolako metodologia erabiltzen duzue eskoletan?
M.M.–Irakasle bakoitzak bere harrera ematen dio gaiari, eta lehen materiale gutxi bagenuen ere, orain eskoleurretik hasi gara materialea egokitzen, zinta eta liburuen bidez. Falta den bakarra irakasle bakoitzak mundu honi bere lekutxia egitea da.
A.–Bertsolaritza asignatura bezala tratatu behar al da?
M.M.– Ez naiz horren aldekoa, umeei gai bezala emanik matematika bezala pareketuko bait dute. Bertsolaritza Euskara gaiaren barruan sartu beharko litzateke.
A.–Duela gutxi mahai inguru batean Bilintx eta Xenpelar ze garaitakoak ziren ez jakitea gaur egun ez dela inkultura seinale bezala hartzen aipatzen zuten; zer deritzozu?
M.M.–Hori egia da. Ume eta ume ez diren askok ez daki Bilintx, Xenpelar eta honelakoak nortzu diren. Ostera, Calderón de la Barca eta Cervantesen berri badakigu. Euskal Herrian erdal kulturaren berri jakiteari ondo deritzot, baina hemengoa baztertu gabe. Guzti hau gaur egun arte eman den irakaskuntzaren ondorioa da, eta bertsolaritzari eman zaion tratamenduarena batez ere.
A.–Beste urrats bat eman beharko litzateke?
M.M.–Pausu hori bertsolaritza gai bezala harturik, zer den jakitea gaurko umeei irakatsiz, bertsolaritzak pisu haundia eduki bait du aspaldidanik euskal kulturan.
A.–Zer jarrera dute gaurko umeek bertsolaritzarekin?
M.M.–Orokorrean ona, baldin eta irakasleek sentsibilitatea erakusten duten Modu arinean kantatzen, jolasean ematen bada umeei honelako ariketak egitea atsegin zaie
A.– Zeintzu dira irakaslegoak aurkitu dituen arazo nagusienak?
M.M.–Beno, doinuena liburuen bidez gaur egun xamurra egiten zaio ikaslegoari, eta ariketak ondo egokituta daude; orain hizkuniza izan daiteke oztopo nagusia, kalean ahozkatzen den euskera pobreagaitik batez ere.
BOTA PUNTTUBA
56

GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaMENDIZABAL1
GaiezKulturaBertsolaritBertso esko
PertsonaiazMENDIZABAL1