argia.eus
INPRIMATU
"Mendebaldean askoz gaizkiago gaude"
2021eko uztailaren 23a
Josu Tellabiderekin elkarrizketan.
Josu Tellabide "Etnia eta herriak" maparen egilea:
"Mendebaldean askoz gaizkiago gaude"
Josu Tellabide delineantea da ARGIAren ale honekin gure irakurleei opatzen diegun maparen egilea. Tellabidek disen bezala, euskaldunak ez gara Europako gutxiengo bakarra, mapan ikusten den bezala Europako etnia eta herrien aberastasunak estatuen muga hertsiak geinditzen ditu eki eta mendebaldean.
ARGIA.–Nola bururatu zitzaizun mapa hau egitea?
Josu Teliabide.–Aspaldiko ideia nuen nik hau, Kenduta Sovietar Batasuna eta herri eskandinaboak Europako beste herri guztietan izan naiz eta danetan jaso izan ditut datuak. Azken garai hauetan hainbeste aldaketa gertatzen ari dira eta modan jarri dira herri minoritarioak, eta konturatu gara gu bakarrik ez garela sutrimenduan bizi eta gaizki gaudenak. Honela pentsatu nuen hau egitea, euskaldunen informaziorako.
A.–Zein erizpide erabili duzu?
J.T.–Erizpide bat baino getiago dago, berez gu ez gara inor esateko herri bat nola edo non kokatzen den edo Galiza zer den. Pixkat errespetatu egin dut lehen Catalunyako ClEMENek egin zuena, eta modu batean osatu egin dut. Eta hartu ditudan datuetatik ikusten dut herrialde sozialistetan errespetatu egin dituztela herri hauek, hizkuntzak eta herriak bereizi eta errespetatu egin dira, naziotasuna errespetatu da. Mendebaldean berriz batzutan ezin duzu hizkuntza erizpide bezala hartu; Irlandaren kasuan adibidez, hizkuntzaren aldetik hartu behar al duzu Irlanda? Ez, baina Irlanda esistitzen dela garbi dago, Gales Herria edo Eskozia esistitzen diren bezala. Badago nortasun galesa edo eskoziarra. Aldiz, ezin da gauza bera esan okzitanoez, baina han badago behintzat hizkuntza bat, gure mapan markatzen dugun eran.
A.–Herri eta etnien Europa nola ikusten duzu mende bukaera honetan?
J.T.–Beno, orain zuzpertu egin da asko gure arazo hau. Pentsatzen dut mundu sozialistan, esan dudan errespetoa dela medio, herri horiek bizi ekiten direla mendebaldean esango nuke askoz gaizkiago gaudela, guztiz zapalduta egon gara eta gaude, halere ematen duenez zerbait ari gara zuzpertzen.
LUIS FERNANDEZ
20

GaiezGizarteaBesteak
PertsonaiazTELLABIDE1
EgileezFERNANDEZ3Gizartea