argia.eus
INPRIMATU
"Estatutoaren betetzea, ez da negoziatzen, esijitu egiten da"
2021eko uztailaren 23a
Juan Ramon Guevararekin elkarrizketan.
Juan Ramon Guevara, Lehendakaritzaren Kontseilari
"Estatutoaren betetzea, ez da negoziatzen, esijitu egiten da"
Juan Ramon Guevara, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Garapen Autonomiko eta Lehendakaritzaren Kontseilaria dugu. Gasteiztar hau, Espainia eta Euskal Komunitate Autonomoaren arteko erlazioetan gizon klabea da. Gaztea izanik, Gobernua eta PNVren baitan etorkizun handiko gizona
ARGIA.–Zein dira Euskal Komunitate Autonomikoan jasotzeko falta diren transferentziak?
Juan Ramon Guebara.-Ezin zaio inolaz ere erantzun itxi bat eman gadera honi. Zentzu honetan aldagai asko hartu behar dira kontutan (administrazio funtzioen aldaketak, lege aldaketak, Auzitegi Kostituzionalaren erabakiak...). Dena den eta Estatutoak eta Konstitizioak irekitzen dituzten estatutoaren garapena helburu duen trasferentzi plangintza oso baten definizioa egin nahi izan gabe, lortu diren trasferentzien edo delegatuak izan diren funtzio eta zerbitzuen gutxigorabeherako zerrenda egin daiteke. Gainera kontuan hartu behar da, zenbait zerbitzu ez dela aipatzen, arlo ezberdinen baitan jasoak bait daude.
Jasota ditugun trasferentziak hauek dira: Lan Publiko eta Garraioak batetik. Herrigintza eta Ingurugiroa. Osasuna. Kultura. Justizia. Industria. Hezkuntza. Lana eta Seguritate Soziala. Azkenik, Laborantza.
A.–Zenbait trasferentzi epe motzean jasoko zirela pentsatzen zen. Ez da hala izan. Zergatik, zein arazo izan dira?
J.R.G.–Uste dut halakorik ezin daitekeela oraindik esan, egungo legealdia amaitu gabe dagoelako eta zenbait gai oraindik eztabaidetzen ari direlako. Are gehiago, ekaina amaierarako Trasferentzien Batzorde Mixtoa bildu ahal izango dugula eta bertan, orain Madrilgo Administrazioarekin hitz egiten ari garen trasferentzi gai batzuk konpontzea espero dugu.
Dena dela, galdera honetan, orain gutxi gertatu diren zenbait kontutaz erreferentzi bat soma daitekeela ikusten dut. Konkretuki, Justizi Administrazioaren zerbitzupean dagoen jendearen trasferentzia, berez zaila bada ere, Botere Judizialaren Lege Organikoaz Auzitegi Kostituzionalak hartu berri duen erabakiak dakarren zailtasuna gainezartzen zaio. Dudarik gabe erabakia trasferentzi hau geureganatzeko oztopo oso serioa da eta hitza Madrilgo Administrazioaren aldean uzten du. Administrazio Zentralak borondate politikoa erakutsi beharko du, erabiltzen duen modua edozein izanik ere, gai honetaz Estatutoaren prebisioak bete eta errespeta ditzan.
A.–Justizi arloko langileen trasferentzia lortzeko indar handia egin duzu, eskuratu arte orain arte jaso diren beste guztiak bertan behera uzteko kapaz zaretela esatera iritsiz. Zergatik ez da beste gai batzutan hainbeste indar egiten, adibidez ELAk gartzela gaiari buruz egiten duen eskaeran?
J.R.G.–Noski, Justizi Administraritzaren zerbitzuan dagoen langilegoaren trasferentziak sozialki garrantzi handia du. Gainera Koalizio Akordioaren baitan onartua dago eta nire betebeharra da, gure gobernu programa den itunean harturiko konpromezuak bete daitezen esijitzea.
Espetxeei dagokienez, Eusko Gobernuak zein politika jarraitu behar den garbi eduki du. Eta berau konpetentzi autonomikoaren erabateko errespetoa da eta zentzu honetan eskatu da 1436/84ko gartzela koordinazio arloko behin-behineko arauen Errege Dekretuaren eraldaketa edota bertan behera uzteko eskaera. Azkenean Auzitegi kostituzionalak Estatuaren alde erabaki du. Egun Eusko Jaurlaritza, Estatu" toak agertzen duen konpetentzi maila garantiza dadin hartu beharreko irteerak zein diren aztertzen ari da. Ez Estatutoarekiko errespetoagatik soilik, oinarrizko arrazoi batengatik ere bai: ezin dira konpetentziak onartu, arduraz eta eraginkortasunez, arazoak konpontzeko eta gaitasunez erabili ahal izateko gutxiengo baldintzetin batera ez bada.
A.–Politikan dena negozia daitekeela esan ohi da. Estatutearekin hamar urte daramatzagula ikusiz, gelditasun antzeko inpresioa dago. Itxaropena aldatu ote? Agian PNV onartzeko prest ez dagoen kontrapartidatik eskatzen ote ditu Madrilek?
J.R.G.–Trasferentzi prozesoa azken hamar urte hauetan 'hartu eta tira' egoeran eman da, batzutan aurrera joaz eta bestetan geldialdiz. Ez da erraza, inori ez bait zaio boterea uztea gustoko izaten, kasu honetan Madrili. Hori dela eta egoera politiko egokia izan behar da, 1982an gertatu bezala edota 1985etik 1981 arte eman zena, zeinetan trasferentzi maila handia lortu bait genuen.
Azkenik, garbi daukat Estatutoaren betetzea ez dela negoziatzen, esijitu baizik, aurretik hartutako akordioak ez bait dira berriz negoziatzen, bete egiten dira. Eta abertzale bezala eta Eusko Gobernuko garapen autonomikoaren arduradun bezala, esan diezazuket nahiago dugula oraingoz zenbait trasferentzia jaso gabe itxaron, Estatutoak dioena baino baxuagoko egoeran jaso beharrean.
A.–Espainiako Gobernu Zentrala, Konstituzinaren inoiz baino irakurketa estuagoa egiten ari da. Hala bada, zerk eragin dezake Madrilgo Gobernuaren jarrera aldatzea, borondate politikoaz gain?
J.R.G.–Lehen etengabeko sokatira bezala definitu dut guk Madrilekin dugun erlazioa. Noski, borondate politikoaren bidea, beralen aldetik Estatutoaren erabateko betetze leiala, arrazionala eta gu eskatzen ari garena da. Baina ez dirudi beti borondate politiko hori dagoenik. Zentzu honetan zeuk aipatzen duzun jarrera estuaren aurrean, gure jarrerak tintotasuna eta Estatutoaren defentsa izan behar du eta Euskadin autogobernuaren defentsaren aldeko kontsentsu bat bideratzea lortzen dugun neurrian, zailagoa izango zaio Gobernu Zentralari dagokiguna ez ematea.
A.–PNVk Auzitegi Kostituzionaletik errekurtsoak kentzea erabaki du, berarengan zuen konfidantza galdu ote du agian? Gasteiz baldintza okerragoetan aurkitzen ote da?
J.R.G.–Auzitegi Kostituionalaren azken erabakiek eta doktrinek, botere autonomiko eta zentralaren arteko konpetentzien eztabaidetan duen arbitro paperean zilegitasuna galtzen ari dela adierazten dute garbi. Estatutoaren edukinak jeitsi, murrizten ditu. Prozeso autonomikoaren bermagarri inpartzial modura Goi Auzitegiak guretzat duen konfidantza ia hutsean geratu da. Auzitegi Kostituzionaietik, pareko konpetentzien gehiegizko erabilera bultzatu da, konpetentzi autonomikoaren galeran gauzen izaera eta garrantzia arbuiatu da. Azken finean Botere Judizialaren Lege Organikoaren kasuan bezala, Estatutoarekin erabat aurrez-aurre dauden operazioak bultzatu dira, Estatutoa lege organikoen azpian utzi dute.
Guzti honi, konposaketa berak aurrejartzen duen moduan, auzitegi honek duen erabateko izaera polititoa gehitzen bazaio, zaila da konfidantza ezean ez erortzen. Baina honek Kostituzioaren jurisdikzioaren erreformara eraman behar gaitu: bi aldeenganako errespetoa azalduko duen erreforma, egungo pribilejio egoera apurtuz. 'Autoritas', eta ez 'potestas' izan dadila azken finean halabeharrez oso konplexu den sistemaren muina.
A.–PSNko nafar Goberonak zenbait trasferentzia (osasuna, hezkuntza...) indar handiz eskatzen ez baditu, egungo egoera ekonomikoki oso onuragarria zaiolako dela uste al duzu?
J.R.G.–Galdera hau agian nafar Gobernuko buruzagiei pasa beharko litzaieke. Ez dut uste hori erantzuteko pertsona egokiena naizenik. Esan nahi dizut hala ere, nire ustez gobernu eta instituzio batzuk zerbaiti erantzuten dieten neurrian bereganatzen dute zilegitasuna, zerbitzuak prestatu biztanleei eta gizarteko ongizaterako laguntzen duten heinean, ekonomikoki konpetentziak. jasotzea erosoagoa den ala ez kontuan hartu gabe.
A.–Nafar Gobernuak Madrilekoarekin sinatu dituen akordio ekonomikoak ez al dira, Euskal Komunitate Autonomoarekin gertatzen denaren alderantziz, faborezko tratuzkoak?
J.R.G.–Niri konkretuki ez zait besteek lortzen dutenaren zain geratzea gustatzen, gero Madrilen aurrean presio moduan erabiltzeko. Nafarroak konbenio on bat lortu badu, hobe gure nafar anaientzat. Dena dela ere, esan behar dut azken urteotan Euskadik kupo mailan lortu duen akordioa, demostratzen ari den bezala, oso ona dela euskal ondasunarentzat.
B. ARTOLA

Juan Ramon Guevara.
Guevararen ustez, Auzitegi Kostituzionalak zilegitasuna galdu du.
"Madrilekin dagoen eerlazioa sokatira bat da".
11-13


GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEAJ
GaiezPolitikaEstatuakEspainiaErakundeakAutonomiak
PertsonaiazGUEVARA1
EgileezARTOLA3Politika