argia.eus
INPRIMATU
"Arritmiadun bíhotz osasuntsua daukat"
2021eko uztailaren 27a
Jesus Aranbarrirekin elkarrizketan.
JESUS ARANBARRI
"Arritmiadun bíhotz osasuntsua daukat"
Jesus Aranbarri azkoitiarra, lehengo urtean Orbea taldean aritu eta Clas taldean dihardu egun. Ekipo berriarekin ez du suerte handiegirik izan: arritmia batek txirrindularitzatik aldendu du.
ARGIA.–Zein da momentu honetan zure egoera?
JESUS ARANBARRI.–Madrilen proba batzu egin ostean hilabeteko tratamendua jarri didate. Proba horietan, lasterketatan agertzen zen arazo bera nabari zitekeen: bihotzaren taupadak gehiegizkoak dira. Hilabete bukaera bitartean egon beharra dago azken erabakia jakin ahal izateko.
A.–Zein da berez arazoa?
J.A.–Bihotza berez ondo dago, ez dago inolako arazorik. Arazoak foko txiki batek sortzen ditu. Foko honek txispa moduko bat sorizen du, honela bihotza 230 taupadetara jartzen delarik. Arritmiadun bihotz osasuntsua daukat, eta hori momentu batean arriskutsua izan daiteke.
A.–Medikuek zer diote honetaz?
J.A.–Medikuak ,"el colmo" dira, ez dute inolako iritzirik ematen. Aipaturiko fokoaren bilakaera aztertzen dute baina ez didate esaten noiz izango naizen berriro ere bizikletan aritzeko prest. Lehenik eta behin gaitzaren larritasuna aipatu zuten, eta gero zai egon beharra dagoela. Maiatzaren 29an joango naiz berriro ere Madrilera Palma Gomez sendagilearekin proba berriak egitera.
A.–Normala al da txirrindulari batek honelako gaitza eduki eta orain arte medikuek ez atzematea?
J.A.–Pertsona arrunt eta kirolari baten bihotzak ez dira berdinak. Kaleko pertsonaren bihotzak nolako funtzionamendua duen nahikoa aztertua dago, baina egoera extremoan oraindik ere aztertzeko dago. Nahiz eta apurka apurka kirol medikuntza aurreratzen joan, kirola egiteko orduan nere gaitza arriskutsua izan daitekeen ala ez aztertu beharra dago oraindik.
A.–Kirolariei gehiegi eskatzen zaiela diote batzuk. Zer diozu zuk horretaz?
J.A.–Medikuntzaren aurrerapenek egiten dute posible kirolariei gero eta gehiago eskatzea. Zientzia aurreratuago dagoen lurraldeetan lortzen dira kirol mailarik altuenak, Ekialdeko nazinetan.
A.–Ez al du gorputzak tope bat?
J.A.–Egia da kirolarien gorputza ,"exprimitu" egiten dela, duela hamar urteko eta oraingo markak ez dira berdinak. Topea? Egunen baten ailatuko da, bestela ezinezkoa izango da, zientziak momentu batean ezingo ditu kirolarien markak areagotu.
A.–Doping-a dago hor tartean?
J.A.–Zientzia beti izango da arazo horien aurretik, beti izango da egun doping-tzat hartzen diren produktu horiek estaltzeko aukera.
I.G.
43

GaiezKirolaTxirrindula
PertsonaiazARANBARRI2
EgileezGOIKOETXEA5Kirola