«Unibertsitateko kirol zerbitzuak ez du deusik egin»
1990ko maiatzaren 27a
Javier Fontanedarekin elkarrizketan.
JAVIER FONTANEDA
«Unibertsitateko kirol zerbitzuak ez du deusik egin»
Javier Fontaneda, UHU-UPVko ikasleak, iaz, unibertsal mailako munduko kross txapelketan hamargarren postua eskuratu zuen. Estatu espainoleko txapelduna dugu bestalde kategoria honetan. Javier-ek ondo ezagutzen ditu bere larrutan unibertsitateak kirolari jartzen dizkion mugak.
ARGIA.–Nola ikusi duzu azken urte hauetan kirolak unibertsitatean jaso duen tratua?
JAVIER FONTANEDA.–Orain bost urte, ni hemen korrika aritzen nintzenean. denak begira geratzen zitzaizkidan, "tipo" arraroren baten itxura hartzen zidaten. Orain, pista berria dela-ta jende asko hurbiltzen da kirola egitera. Halere, Leioan ikus daitekeen maila ez da batere ona, ekipoetan ari den anitz ez da unibertsitario jendea, fitsajeetara jotzen da...
A.–Ze arazo bizi izan dituzu zuk zure kirol jardona aurrera eramateko?
J .F.–Beno, goiz eta arratsaldez entrenatzeak ordu asko kentzen dizkit. Esan behar dut irakasle batzuk azterketa datak aldatu dizkidatela, baina ez kirolaria naizelako, baizik eta ezagutzen nautelako. Nolanahi, kontrako jarrirarik ere aurkitu dut: bigarren kurtsoan adibidez, soziologiako irakaslea den Ander Gurrutxagak hamaika oztopo jarri dit; berak, kirolaria bai baina ez nintzela ikasle esaten zidan. Uste dut horrelako jarrerak salatu behar direla.
A.–Laguntza gutxi beraz. Eta jarrera hau hedatua al da?
J.F.–Kirol zertitzuak adibidez, ez du gai honetan deusik egin, ez unibertsitatean, ez komunikabideetan...
23