argia.eus
INPRIMATU
Hasier Etxeberria elgoibartarra, telebistan ikusi duguna joan diren sei urteetan. Apur bat denetik eginez, baina beti ere kultur gaiak izan
1990ko maiatzaren 27a
Hasier Etxeberriarekin elkarrizketan.
Telebista. Irratia
Airean erantzun
Hasier Etxeberria: "Datorren urtean ez da Fabrenheit egongo"
Hasier Etxeberria elgoibartarra, telebistan ikusi duguna joan diren sei urteetan. Apur bat denetik eginez, baina beti ere kultur gaiak izan omen ditu gogoko.
ARGIA.–Gauza askotan aritua zara ETBn: Zopa Handi, Arkupe, Plaza Berri... kultur saio eta lapiko artean.
H.E.-83an uste dut, frogak egin eta Euskadi irratian sartu nintzen. Han egon nintzen lau hilabetez goizeko saio bat egiten. Gero ETBko plaza batetara aurkeztu nintzen, kultur programetako gidoilari bezala. Harezkeroztik telebistan nago eta egia esan, apur bat denetatik egitea tokatu zait. Duela bi urte eta piku, magazine handi baten erara Fahrenheit hasi zen, baina ez zuen eduki nahi besteko arrakastarik audientzia aldetik eta aurtengo kurtsorako etorri dira aurrekontu mozketa eta formato altaketa.
A.– Artea, literatura, abanguardia eta esperimemtazioa. Hori aukera bat da; beti ere minoria edo gutxiengo bati zuzendua. Gutxienguen eskubideak zilegi jota ere, onartzen al da hori ETBn, audientzia igotzeak lehentasuna duen garai honetan?
H.E.–Nik uste dut kultura beti dela minoritarioa, kulturaren kontsumo erreala beti minoritarioa da. Gertatzen dena da, nahi baduzu, Fahrenheit azken kontsekuentzietara eramandako programa bat dela, arteari dagokionean, eta tarte korik ez dagoela. Horrek hainbat arrisku ditu. Arrisku guztiak pasatzen ditu Fahrenheitek eta esaterako, datorren urtean ez da egongo. Fahrenheit bezala, esklusiboki kulturari eskainitako beste programarik ere ez haren ordez, nik dakidanez.
A.–Ikusle gutxi izatea litzateke horren arrazoia?
H.E.–Eta dirudienez bere zikloa amaitu duela. Hiru urte egon da antenan, eta normala da, programa guztiek izaten dute amaiera. Nire ustez, beti egon beharko luke horrelako programa batek–ez dut esaten Fabrenheit, kulturaren azken emaitzei begira. Egia da hor tartean badirela beste hainbat kultur gai, beti beren tratamentua behar dutenak.
A.–Eta egon daitekeen audientzia zabalago horri zer eskaintzen zaio kultura aldetik?
H.E.–Zera, pentsatzen dut ikuslegua panazea bat dela, eta barkuen maketak diseinatzen dituenarengandik emakume aspertuaganaino heltzen da. Egia da ezin duzula guztientzat lekurik egin eta kriterio batzuk behar dirala. Guk erabili ditugun kriterioak baliteke punta puntakoak izatea, eta akaso posible litzateke zabaltasun gehiagoretin jokatzea. Ez dakit halako ezer egingo den, bakarrik ez dela egongo Fahrenheit, eta nik ez dudala beste programa bat egingo.
A.– Fahrenheit-en asko saiatu zarete esperimentazioan eta berritasunik aportatu du horrek ETBn. Izan al du eraginik beste programa edo esperientzietan?
H.E.– Haseratik apostu fuerte bat egin genuen, diseinu grafiko mailan, irudia lantzen, musika, efektuak e.a. eta uste dut inpaktoa egin zuela behintzat, telebistako jendearen artean, eta ausardia eman ziola jendeari beren programetan halako gauzak egiteko.
A.– Ez dakit bitxikeria deitu edo, baina telebistan ez da ohizkoa inor 'hika' aritzea. Zuk baduzu ohitura hori...
H.E.–Askotan, lagunak ari zara elkarrizketatzen! eta zergatik ez hitanoa mantendu, jakinik errekuperatu beharreko hizkera dela. Ez dut esango beti eta programa guztietan erabili behar denik, baina kasuan kasuko azterketa bat eginez erabaki beharreko kontua da. Hitanoa badakigu zer den, badu bere majia edo zerbait.
AMAIA ETXEZARRETA
61

GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazETXEBERRI14
EgileezETXEZARRET5Komunikabid