argia.eus
INPRIMATU
"Gazteon arazo konkretuetan murgilduko gara"
1990ko maiatzaren 27a
Elena Francorekin elkarrizketan.
Elena Franco, Jarrai-ko bozeramalea
"Gazteon arazo konkretuetan murgilduko gara"
Jarraik egin duen kongresuaren ondoren lan egiteko bide berri bat ireki da KASeko gazte erakunde honetan. Aldaketa honen gain mintzo da Jarraiko bozeramelea den Elena Franco
ARGIA.–Zergatik egin dituzue orain arte kongresuak ezkutuan eta zergatik orain publikoan?
Elena Franco.–Arrazoin bera dago jarrera bien azpian, hain zuzen ere Jarraik jasaten duen errepresioan. Gure planteamenduak aldatu egin dira: lehen errepresioari aurre egiteko modua etsaiari ahalik eta informazio gutxien eskaintzea zela eta beraz, erdi ezkutuan ibiltzen ginen. Orain aldiz gure analisia aldatu da. Errepresioaren aurrean guk egin behar duguna, garen bezala aurkeztea da, gazte erakunde bat garela erakutsi, publikoki eta ez dugula ezer ezkutatzekorik.
A.–Zergatik kendu duzue arduradun politikoaren figura?
E.F.–Arduradun politikoa estatuto zaharretan genuen figura zen baina izatez, erakundearen eguneroko praktikan ez da apenas esistitu, irudi publiko izatez baino. Berari zegozkion beharrak eta nolabait esateko, eskubideak Jarrairen zuzendaritza osoak hartu ditu beregain, kasu bakoitzerako pertsona egokienak hautatuz eta talde lana banakakoa baino aberatsagoa den filosofiarefin bat. Irudi publikoa izateari dagokionez, hau ere aldatu nahi dugu, ez bait dugu komenigarri ikusten gazte erakunde baten irudia pertsona bakar baten gain mugatzea.
A.–Zerk eragin du beste gazte erakundeekiko eman den irekiera?
E.F.–Beno, jarrera aldaketa honen azpian gogoeta sakonak daude. Gure aldetik, denbora luzez ibili gara soilik gure buruari eta ondokoari begira, gutaz gain gazte errealitatea askoz zabalagoa zela ahaztuz. Honek era berean etsaiak Ezker Abertzalearen aurka zeraman politikan lagundu du, paktuak gora eta behera, gure inguruan harresi bat altza nahian, gizartearengandik kanpo uzteko asmoz. Egoera honek aldatu behar du, zentzu honetan zenbait pausu ematen hasiak gara, adibidez gazte erakundeekiko irekiera. Batzu eta besteen artean ezberdintasunak baditugu ere, agian posible litzateke arazo batzuetan elkarrekin lan egitea.
A.–Gazteen arazo konkretuak (langabeziarena, etxebizitzarena...) Madril Euskadiren arteko borrokan kokatzen jarraituko al duzue, edota berezko indarra eskainiko diezue?
E.F.–Gu saiatzen gara gure arazo konkretuen jatorria Madrilekin daukagun enfrentamenduan datzala, gure herri izateko eskubidearen ukamenean adibidez; soldaduzkaren kasuan okupazio ejerzitoa dagoelako, etxebizitza, langabezia eta abarren kasuan etonomia planifikatzeto botererik ez dugulako, irakaskuntzan berdin... Baina honek, noski, ez du esan nahi gai hauei berezko indarrik eman behar ez zaienik. guztiz kontrakoa baizik. Berezko tratamendua izango dute, azterketa sakonak egin eta alternatibak planteatuz. Zentzu honetan egingo dugu lan, bai irakaskuntzari zein aisia eta astiari, droga, edo edonolako gaiari dagokionez.
A.–Azken Asanblada Nazionalean hartutako erabakiak ez al du nolabaiteko kontraesana erakutsi?
E.F.–Kontraesana dagoen? Gure ustez edozeinek jakin beharko luke aldaketa nabariak daudenean analisiak berplanteatzea dela zuzenena, edonork jakin behar duen bezala kontraesanak onartzen. Soldaduskaren gaian, alde batetik duela bost urtetik hona aldaketa bat izan dugu espainol ejerzitoaren aurka arituz, eta bestalde 1985ean egindako azterketan izan genituen hutsak ikusi ditugu. Hau batez ere euskal gazteriaren konpromezu maila neurtzeko orduan eduki dugu. Guzti honek eraman gaitu gaia berplanteatu eta erabaki berria hartzera.
A.–Zeuek aipatzen dituzuen indibidualismoak, desideolojizazioak... eraginik izan al du zuengan?
E.F.–Ezin ukatu eraginik baduela, baina barne mailan baino gehiago kanpoan, gazteriarekin lan egiteko orduan. Sistemak bultzatzen dituen balore hauek gure mezuaren hedapena oztopatzen dute aurkako baloreetan oinarritzen bait da (kolektibotasuna, justizigabekerien aurkako erantzuna, konpromezua...) Barne mailari dagokionez, arazoa ez da haintestekoa; militantzia kopurua gehiagotzen da, ezker abertzalearen inguruan gazte asko bait dago sistimaren ideolojia zalantzan jartzen duena. Hauen artetik dator gure militantzia, ideolojia mengeratzaileak nolabait kutsatzen bagaitu ere. Hala ere. hau gainditzeko egiten ditugun ahaleginak, erakundearen barne funtzionamendua balore progresistetan oinarrituz egiten dugu.
B. ARTOLA

Elena Franco, Jarraiko bozeramalea.
9

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakGazteakJarrai2
PertsonaiazFRANCO1
EgileezARTOLA3Politika