argia.eus
INPRIMATU
«Gizarteak irekitzen dituen mugak kirolak ixten ditu»
1990ko maiatzaren 20a
Javier Zuriarrainekin elkarrizketan.
JAVIER ZURRIARAIN
«Gizarteak irekitzen dituen mugak kirolak ixten ditu»
Eusko Jaurlaritzako kirol kontseilariordea dugu Javier Zurriarain. Euskal Selekzioen arduradun, berak zehazten du Jaurlaritzaren kirol ildoa. Euskal kirolaren gora beherataz mintzatu gara berarekin.
ARGIA.–Georgiaren aurka hilaren 25ean jokatu asmo zegoen partidua debekatu du FlFAk. Zer iritzi duzu horretaz?
JAVIER ZURRIARAIN.–Gehiegizkoa izan da. Kasu honek argi eta garbi uzten du Nazioarteko Futbol Federakundearen legeak guztiz zaharkiturik daudela. Gizartea etengabe garatzen ari denez. egokitu egin behar dira.
A.– Honelako lege baten aurrean neurriak hartu behar direla aipatu duzu egun hauetan.
J.Z.–Bai hala da. Espainiako Federakundeari artikulu hori lehen bait lehen ezaba dezan eskatuko diot. Era berean. Katalunia, Euskadi, Korsika... bezalako nazioek neurri gogorragoak hartu behar dituzte. Ceausescuren garaian gertatzen ez zirenak, munduan mugak zabaltzen, ari diren momentu honetan gertatzen ari dira. Gizarteak irekitzen dituen mugak kirolak ixten ditu.
A.–Noiz ikusi ahal izango dugu Euskadiko Selekzioa nazinarteko txapelketa ofizialetan?
J.Z.–Nahiko zaila da, nazioarteko kirol erakundeen erabakia bait da hori. Dena den, duela urtebete ez zuen inorrek pentsatzen aurtengoan Berlingo harresia eroriko zela... Hamarkada honetan kirol aurrerapen ugari ikusi ahal izango ditugu, nazioarteko erakundeetan batipat.
A.–Zer motatako aldakuntzak?
J.Z.–Oso pertsona zaharrak daude erakunde horietan. Edozein aldaketa burutzeko orduan, nahiz eta kirolaren mesedetan izan, oztopoak jartzen dituzte garbitasunaren izenean. Buru horiek aldatzeko ordua da.
A.–Udara baino lehen onartuko den Espainiako Kirolaren Legeak ez al du Euskal Selekzioen egitasmoa oztopatuko?
J.Z.–Ez dugu nahi bezalako legea lortuko, baina Kataluniarrek eta Euskaldunek era bateratu batean aurkeztu ditugun enmendakinen ondoren nahiko lege polita izango da. Fitxen kasuan adibidez, orain ez bezala, Euskal Federakundeek zabaldutakoak baliagarriak izango dira aurrerantzean estatu osoan.
A.–Nola ikusten dituzu Joku Olinpikoen antolakuntza lanetan berriki gertatu diren arazoak, ikur autonomikoei dagokiena?
J.Z.– Lituaniar eta Georgiarrik gabe Errusiarrek galtzen duten indarra kontutan izanik, Nazioarteko Batzorde Olinpikoaren lehendakaria erabaki hau hartzera bultzatu dute.
Espainiarren erantzuna segituan entzun ahal izan dugu. Tontakeri bat iruditzen zait, eskutitz olinpikoak ondo azaltzen du olinpiadetan ez direla nazioak aritzen, kirolariak baizik. Utz diezaiegun abizena nonbaiten eramaten.
M.A
22

GaiezKirolaFutbolaEuskal Sele
PertsonaiazURRIARAIN1
EgileezARRIETA4Kirola