LAURA MINTEGI
"Sektore batek ez gaitu ondo ikusi hasieratik"
Unibertsitateko legeek saiheskatutako taldearen buru dugu Laura Mintegi bizkaitarra. "Ertza" izenez, unibertsitate publiko, nazional eta euskaldun bat lortze asmoz, kanpainarekin aurrera jarraitzeko asmoa azaldu dute, orain indarrean dagoen legedia gainditu nahian.
ARGIA.–Zein eritzi duzue klaustroko rnahaiak hartutako erabakiaz?
LAURA MINTEGI.–Argi dago sektore batek Jose Manuel Barandiaran hautagala bultzatzen duenak alegia, ez gaituela ondo ikusi hasieratik Sektore horietakoak izan dira hain zuzen ere gu kanporatzeko ahalik eta hari gehien mugitu dituztenak
A.–Arrazoiak?
L.M.–Barandiaran bultzatzen duten indarrak, PSOE, CCOO UGT eta EE alegia, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Kontseilaritzak bultzatutako taldea da PSOEk bultzatutakoa Horiek noski ez gaituzte ondo ikusi.
A.– Zer egingo duzue aurrerantzean?
L.M.–Orainartean bezala jarraituko dugu, ahal dugun foro guztietan hitzeginez Maiatzaren 14ko klaustroan ere hitzegiten saiatuko gara. Egun horretan eztabaida aberats bat izan ala ez klaustroaren arabera dago, honek jarrera ezezkorra hartzen baldin badu, guztia bertan behera gelditu daiteke
A.– Zein dira "Ertza"ren helburuak?
L.M.– Hiru dira helturu nagusiak oraigo egoera salatzea, helburu estrategiko batzuk zehaztea eta unibertsitate publiko, nazional eta euskaldun, lortzeko ezinbestetoak erdiestea
A.–Publikoa?
L.M.–Gure projektua ez da pribatua, ez mugatua, ez partikularra: publikoa baizik, partizipatiboa, herritarra, guztiona.
A.–Nazionala?
L.M.– Lurraldetasunari eta autonomiari buruz ari gara. Lurraldetasunari dagokionez, hiru probintzietako unibertsitatea dugu momentu honetan. eta horregatik sortu dugu Nafarroa eta Iparraldearekiko harremanetarako erretoreordegaia. Gure helburua euskal barrutirantz joatea da
Nazionala bestalde, autonomia unibertsitarioa gauzatu behar delako, teorian onartua dagoena baina praktikan gertatzen ez dena Guk unibertsitate nazionala eskatzen dugu gauzak dagokien lekuan erabaki daitezen
A.–Euskalduna.
L.M.–Berriki Euskara Batzordeko azpibatzordeak onartutako plangintza sartu dugu gure egitasmoan ez inolako kandidatura hornitzeko, hitzez hitz betetzeko baizik
A.–Bukatzeko, nola ikusi dute gainontzeko hautagaiek erabakia?
L.M.–Barberarekin hitzegin dut bakarrik, eta ez zaiola ondo iruditzen azaldu dit. Gainontzekoek ez dute zer esan handirik, beraiek izan bait dira kanpoan utzi gaituztenak.
M.A.
20