Nairobitarrarekin elkarrizketan.
Ekainean Boisen ospatuko den Euskal Festan izango da autobusa
NAIROBITARRA AMERIKETAN
New Yorkeko kaleetan gauzarik arrigarrienak, onerako eta txarrerako jakina, aurki litezke. Osagarri baten falta zuen, hala ere, munduko entsaladerik bariatu eta koloretsuenak: Nairobitarra autobusa.
Urtetan zehar Europa eta Iparafrikako nazio gehienek ezagutu zuten autobusak, iaz putzu gainetik jauzi egin eta Estatu Batuak bezalako koktelerak eskaintzen dituen posibilitateak arakatzeari ekin zion. Ikusteke geratu zitzaienetako batzuren bila joango dira aurten ere, geografia zabal horretan dagoen aukera agortezinaz ohartuta.
ARGIA.–Aurten ere EEBBetara zoazte, non geratu dira Europa eta Iparafrika zuen asmoetan?
NAIROBITARRA.–Ez ditugu erabat baztertu baina bidaia asko eginak ditugu lurralde horietara eta bidaiarentzat ez ezik guretzat ere berria izango zen zer edo zer egin nahi genuen. Ezin dugu Asiara jo, Ekialte Hurbileko gerlek sortzen duten egoera ez delako aproposena gure estilo bidaiak egiteko. Amerika da geratzen zaigun beste posibilitatea, eta aspaldikoa da gure artean kontinentea goitik behera etapaka zebarkatzeko ideia. Dena dela, oraintxe bertan itzuli gara Marrokotik, bertan parapentea praktikatu nahi zuen talde batekin izan bait gara.
A.–Iaz ere izan zineten EEBBetan. Nolakoa izan zen esperientzia?
N.–Oso polita. Ikaragarri handia da eta guk parte txiki bat besterik ez genuen korritu. Kontraste handiak dituen nazioa denez gero, denon gustoko bidaiak egin daitezke. Parke Natural zoragarriak eta hiri erraldoiak, biak eskueran: Naturazaleak adina disfruta lezake bertan asfaltozaleak. Bien konbinaketa aproposean dago gure bidaien giltzarria. Jendea gustora ibili zen eta gu ere bai, jakina.
A.–Orain arteko bidaien antolamendu osoa zuen esku zegoen. Iazko eta aurtengo udakoena agentzia baten esku daude, zer dela eta?
N.–Bidaia normaletan guk geuk egiten dugu prestatuntza guztia. Baina udan lauzpabost hilabetetarako joaten gara putzuaz beste aldera eta guk Ekainean ezin dugu handik Iraileko bidaiara etorriko denaren jarraipena egin. Agentziaren gain geratzen dira lan horiek, eta gurea, berriz, jendeari ibilaldi interesgarria eskaintzea da.
Ekainetik aurrera bost hilabetez
A.–Lauzpabost hilabete esan duzu. Nola banatzen duzue?
N.–Hilabateko iraupena duten lau txanda prestatu ditugu. Bidaiariak ibilbidearen irteerara hegazkinez iritsiko dira, guk han jaso eta hilabetean zehar ibili ondoren etxera ekarriko dituen hegazkinaren eskilarapean utziko ditugu.
A.–Eta autobusa?
N.–New York ondoko granja batetan pasa ditu autobusak negua eta udaberria. Iazkoa bukatutakoan honuntza ekartzeak ez zuela merezi erabaki eta han dago gu joan zain. Hemengo bidaietarako beste bat egokitu dugu eta New Yorken utzi eta aurten ere erabiliko duguna hogei lagun inguru eroso joateko moduan jarrita dago, gauez litera bolakatzen diren eserlekuak, biltegitxoak eta sukaldea ditu. Bisitatuko diren parkeetan ibiltzeko mendiko hogei bizikleta daramatza autobusak berarekin.
A.–Ikus dezagun aurtengo plana... N.–Estraineko bidaia Ekainean egingo dugu Ekialdeko kostaldean dagoen New Yorketik Mendebaldekoan dagoen San Franciscora. Txanda honetan nazioa batetik bestera korritzeaz gain bost bat egun egingo ditugu Boisen, Idahoko hiriburuan alegia.
Boisek ehun urte
A.–Zergatik Boisen?
N.–Bertan omen dago euskal koloniarik handiena eta aurten Idaho estatua fundatu zeneko lehen mendeurrena ospatzeko sekulakoak antolatu dituztenez gero, bertako euskaldunek ere beren aportazio propioa egin nahi dute, horretarako JAIALDIA izeneko festa eratu dutela. Urte guztian zehar EEBBetan egingo diren euskal festen artean Boisekoa izango da jendetsuena eta ikuskizun gehien eskainiko dituena. Ekainaren erdialdean izango da eta Euskal Herritik berrehun bat lagunez osatutako espedizioa joango da (politikoak, herri-kirolariak, dantzariak, musikoak, familiartekoak...). Nairobitarrak ere bertan egon nahi du, eta esan digutenez ikusi arte sinistu ezin den mundu eta giro eder hori ezagutuko dute lehen bidaiara joango direnek. Beste leku zoragarri askoren artean Yellowstone, Yoshemite eta Kainoi Handiko parke naturalak ere bisitatuko ditugu.
Eta gainontzeko ibilibideak?
N.-Bigarrena, Uztailean, Kanadako Pazifikoko Kostaldean dagoen Vancouveretik New Yorkera izango da Kanada osoa zegarkaruz. Hirugarrena, Abuztuan, New Yirketik San Franciscora eta azkena, Irailean, mendebaldeko parkeak eta hiriak bisitatuz.
A.–Gorago amerikar kontinentea zeharkatzeko asmoa aitatu duzu?
Aspaldiko kontua da gure artean. Presarik gabe bete beharreko lana da. Iaz eta Ekainean egingo duguaurten Kanada eta Estatu Batuak egin ditugu. Datorren urtean Mexikora jaitsi nahi Ekialdeko kostaldean dugu eta horrela urtero etapa berriak burutuz Hegoamerikako azken muturreraino.
lazko esperientziaz baliatuta, bide berriak jorratu nai dituzte aurten Nairobitarrakoek. Udan hilabete bikaina pasatzeko lau aukera desberdin, lauetan natura eta hiria modu egokiaz tartekatuz.
FRANKIE TAI
Parke naturaletan mendiko bizikletaz txango zoragarriak egin daitezke.
Nairobitarra, New Yorki falta zitzaion osagarria.
42-43
GaiezGizarteaBidaiak
EgileezTAI1Gizartea