Mikel Olaziregi: "ETBk Terranovatelesailean ekonomikoki baino ez du lagundu"
1990ko maiatzaren 13a
Martin Sabarisekin elkarrizketan.
MARTIN SABARIS
Mikel Olaziregi: "ETBk Terranovatelesailean ekonomikoki baino ez du lagundu"
'Terranova' izeneko telesail berria ekoiztuko du ETB-k koprodukzioan. Dagoeneko ari dira grabaketan Pasai San Pedron; Mikel Olaziregi telebistako pragramazio zuzendariak kontatu dizkigu proiektu honen nondik norakoak.
ARGIA.– Zein istorio kontatuko du Pasaian eta Terranovan grabatzen ari den telesail honek? Raul Guerra Garridoren 'La mar es mala mujer' nobelan oinarritzen da, ala?
Mikel Olaziregi.– Barku batean lan egiten duen patroi baten istorioa kontatzen du. Patroi hori bizitzaren malda beheran doa eta lagunen artean badauka gazteago bat erreleboa hartzen ari dena... bai profesional aldean. bai maitasunaren arloan. Bada hor metalora bat ere: bere obsesioa dela bakailo mitologiko bat arrantzatzea, eta hortik doa.
A.– Telesail bat egiten hasita, nolaz aukeratu zen istoria hori?
M.O.–Oso gertutik ikutzen gaituen gaia da. arrantzaleak, marinelak eta gure historian eta bizitzan, itsasoa bezain gertu daukagun istorio bat dela. Eta bueno, egia esateko proiektua etorri zitzaigun Ferran Llagosteraren eskutik. Bera, pelikularen zuzendaria, itsasoaren gaiaz maiteminduta dago, 'Gran Sol' pelikula ere berak zuzendu zuen, eta bere telebistak interesa zeukanez, posible zen planteatzea telebista autonomikoen federakuntzan.
A.–Orduan, proiektua ez zen Euskal Telebistan sortu, ez federakuntza horretan?
M.O.–Ez, proiektua Ferran Llagosteraren eskutik etorri zitzaigun ETBra. Batera egin zituen proposamenak Katalunia eta Galiziako telebitetara. Promotorea bera izan dela esan dezakegu.
A.–Badirudi ETBk ekoiz tutako telesaila izango dela eta filmaketa ere Pasaian egina, baina berez koprodukzio bat da hau, eta hor Euskal Telebistak du parte hartze proportziorik txikiena. Zergatik hori?
M.O.-%,50a Kataluniarrek dute, eta geuk %8a. Hasieran hau planteatu zen federakuntzan telebista guztien koprodukzio bezala, eta hori da guri dagokigun portzentaia. Nondik ateratzen den? audientzia potentzialaren arabera. Esate baterako gurea bi milioi ingurukoa da, Katalunian berriz 14 milioikoa. Zifra hauen araberakoa da partehartzea.
A.– Gainerakoan zein neurritan dago proiektu hau Euskal Telebistari lotua?
M.O.– ETBren aportazioa ekonomikoa bakarrik da. Aktore euskaldunak badira, eta beste zenbait langile ere bai, baina telebistatik aparte. Bestetik, bertan grabatu da, Pasai San Pedron. Terranovan ere izan dira. Esan daiteke sangedroz betetako istoria dela, San Pierren deituriko irla batean ere badira eszenak eta... Teknikariak gehien bat kataluniarrak izango dira, zuzendariak berak eskatuta. Guri eskaintza iritsi zitzaigun eta onartu egin genuen.
A.–Pentsatzen dut, erdaraz errodatuko dela eta ondoren bikoiztu. Noizko emango duzue?
M.O.–Bai, hala da. Lehen emanaldia euskaraz izango da. Esan didatenez bukatuta egongo da abendurako. Orduan, urtarrila haseran edo ikusi ahal izango dugu.
A.–Zer meritu izan dezake teleserie honek ikuslea erakartzeko?
M.O.–Nik uste batez ere guri gertu geratzen zaigun mundu bat dela, eta hor istorio pertsonal bat dago, dramatizazioa. Garai batean esaten zen 'sistema verite' edo halakoren bat.
A.ETXEZARRETA
61